Rhysodes sulcatus Carabidae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Johan Christian Fabriciusk 1787an deskribatu zuena.[1]

Rhysodes sulcatus
Iraute egoera

Daturik gabe  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCarabidae
LeinuaRhysodini
GeneroaRhysodes
Espeziea Rhysodes sulcatus
Fabricius, 1787

Deskribapena

aldatu

Koleoptero txikia (6,5-8,3 mm), luzanga, gaztain kolorekoa, pronotoan eta elitroetan luzetarako izurrak dituena. Buru triangeluarra, eta antena txikiak, 11 giltzartez osatuak.[2]

Bizilekua

aldatu

Egitura dibertsifikatua duten baso primario, zahar eta naturalak behar ditu. Larbak eta helduak usteldura hezeetan bizi dira, diametro handiko zuhaitzetan (Fagus, Quercus, Populus; gutxiagotan Picea edo Abies).[3][4] Euskal Herrian pagadi, izeidi (Abies alba) eta pinudietan (Pinus sylvestris) atzeman da.[5]

Banaketa

aldatu

Hegoaldeko eta erdialdeko Europan dago banatua, Pirinioetatik Kaukaso eta Poloniaraino. Oso arraroa da banaketa-eremu osoan.[6] Euskal Herriari dagokionez, populazio bakan batzuk ezagutzen dira Hairako basoan, Iratin eta Erronkarin.[5]

Elikadura

aldatu

Helduek mixomizetoak besterik ez dute jaten; hori dela eta, egur hil ugari eta mikroklima hezea behar dute.[4]

Kontserbazioa

aldatu

IUCNren Zerrenda Gorrian datu falta kategorian dago kokatua.[4] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan, berriz, kaltebera kategorian dago jasoa.[7]

Erreferentziak

aldatu
  1. Rhysodes sulcatus (Fabricius, 1787). gbif.org (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  2. Rhysodes sulcatus (Fabricius, 1787). inpn.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  3. Sienkiewicz, Paweł. Methodological guide for: 4026 Rhysodessulcatus (Fabricius, 1787). siedliska.gios.gov.pl (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).
  4. a b c Méndez, M., Dodelin, J., Petrakis, P., Schlaghamersky, J. eta Nardi, G. Rhysodes sulcatus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157582A5100245 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  5. a b Recalde, Jose Ignacio; San Martín, Antonio Fermín; Anton, Iosu. Nuevas localidades de Rhysodes sulcatus (Fabricius,1787) y Calytis scabra (Thunberg, 1784) en la Península Ibérica (Coleoptera: Rhysodidae, Trogossitidae). Heteropterus Revista de Entomología, 14(2): 169-174, researchgate.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  6. Armendariz, Carlos. Rhysodes sulcatus. European Environment Agency, forum.eionet.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  7. 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-11).

Kanpo estekak

aldatu