Rhagonycha fulva
Rhagonycha fulva Cantharidae familiako kakalardoa da. Helduak 8-10 mmko luzera, gorputz arre-gorriska, eta elitroen atzeko muturra beltza du. Hauek gorputzaren amaiera estaltzen ez dutenez gero, abdomenaren atzeko aldea agerian duela ibiltzen da[1]. Intsektu txikiak harrapatzen ditu, baina nektar eta polena ere jaten du[2]. Ohikoa da Euskal Herriko belardi eta baratzeetan[1]. Europa eta Anatolian ugaria da, eta Ipar Amerikan sartua izan da.
Rhagonycha fulva | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cantharidae |
Generoa | Rhagonycha |
Espeziea | Rhagonycha fulva Scopoli, 1763
|
Iruditegia
aldatu-
Estaltzea
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Rhagonycha fulva Heteropterus, 22. zenbakia. 2009ko uztaila. Gipuzkoako Entomologia Elkartea. Heteropterus.org
- ↑ Common Red Soldier Beetle - Rhagonycha fulva Naturespot.org.uk