Reckya Madougou
Reckya Madougou (1974ko apirilaren 30a) benindar politikari eta enpresaburua da.
Reckya Madougou | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2013 - 2016
2008ko urriaren 24a - 2013ko otsailaren 7a
2008 - 2013
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | 1974ko apirilaren 30a (50 urte) | ||||||||
Herrialdea | Benin | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||
reckyamadougou.com | |||||||||
Bizitza
aldatuMadougou 1974ko apirilaren 30ean jaio zen. Lehen hezkuntzan zegoela, eskautismoa interesatzen zitzaion. Heldu zenean, Jeune Chambre Internationale erakundeko Beningo adarrean sartu zen, azkenean presidenteorde bihurtuz[1].
1997an Ekonomia Institutu Nazionalean graduatu zen (gaur egun Ekonomia eta Kudeaketa Aplikatuko Eskola Nazionala)[1]. Hurrengo urtean ISG Lilleko ingeniaritza komertzialeko titulua lortu zuen[2] eta 2000n nazioarteko negozioetako doktoretza Nazioarteko Goi Ikasketen Institutuan. 2007an Benin ordezkatu zuen International Visitor Leadership Programen[1].
Nasuba telecom LC 2 International proiektuaren garapenean parte hartuz hasi zuen bere ibilbide profesionala[2]. 2006an International Key Consulting enpresa sortu zuen[3].
2004tik 2006ra, Touche pas à ma Constitution (euskaraz: «Ez ukitu nire Konstituzioa») kanpaina abiatu eta zuzendu zuen[4]. Horrek antzeko kanpainak bultzatu zituen Senegalen, Burkina Fason eta Kamerunen[1].
2008an Mikrofinantza, Enplegu, Gazteria eta Emakumeen Ministro izendatu zuten. 2013an Justizia Ministro bihurtu zen[5]. Beningo gobernua utzi ondoren, Togoko gobernuko aholkulari berezi bihurtu zen[4].
Les Démocrates alderdiko buru gisa, 2021eko apirilaren 11ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkezteko asmoa agertu zuen, baina bere hautagaitza baztertu zuten, ez baitzuen alkate edo diputatuen 16 sinadurarik. 2021eko martxoaren 3an atxilotu zuten Porto Novon oposizioko beste politikari batekin izandako bilera batean. Gobernuko bozeramaile batek «hainbat politikari hiltzeko asmoa» zuela leporatu zion, baina ez zuen epaiketa datarik iragarri[6]. 2021eko apirilaren 4an, erbestera joandako benindar epaile batek Radio France Internationaleri esan zion Madougouren atxiloketa politikoa zela[7].
2021eko abenduaren 11n, Porto Novoko Krimen Ekonomikoen eta Terrorismoaren Auzitegiak 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zion «ekintza terroristengatik»[8].
Lanak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Frantsesez) «Gros plan : 5 choses à savoir sur Reckya Madougou, la femme qui pense Afrique» Actu Togo 2020-01-30 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
- ↑ a b (Frantsesez) Donna, Naomi. «Reckya Madougou : la militante de la finance inclusive» Forbes Afrique 2016-11-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
- ↑ (Frantsesez) «Développement de l'Afrique : Reckya Madougou, l'avocate de l'économie inclusive» L'économiste 2019-11-07 (Noiz kontsultatua: 2021-03-09).
- ↑ a b (Frantsesez) Savana, Albert. «Présidentielles Bénin: Reckya Madougou, candidate de l’économie inclusive» Financial Afrik 2021-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Ingelesez) Bauer, Gretchen; Dawuni, Josephine. (2015). Gender and the Judiciary in Africa: From Obscurity to Parity?. Routledge ISBN 978-1317516484..
- ↑ (Ingelesez) «Benin opposition candidate jailed and accused of terrorism» Africa News 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Ingelesez) «Authoritarian slide taints West Africa’s ‘model democracy’ as Benin heads to polls» France 24 2021-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Ingelesez) «Benin opposition leader Reckya Madougou sentenced to 20 years in prison» France 24 2021-12-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Frantsesez) Casbi, Rudy. «Afrique : Soignons nos certitudes collectivement !» Financial Afrik 2020-10-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).
- ↑ (Frantsesez) «La Béninoise Reckya Madougou lance un nouvel ouvrage» Doingbuzz 2020-09-16 (Noiz kontsultatua: 2024-05-18).