Re-Animator

Re-Animator edota H. P. Lovecraft's Re-Animator (euskaraz Ber-Animatzailea edota H. P. Lovecraften Ber-Animatzailea) 1985eko Stuart Gordon estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Brian Yuzna zinema ekoizleak ekoiztutako beldurrezko film bat da. H. P. Lovecraft idazlearen Herbert West–Reanimator izeneko kontakizun laburrez osatutako bilduman arinki oinarritua dago. Bruce Abbott, Barbara Crampton, David Gale, Robert Sampson eta Jeffrey Combs aktoreek antzeztu zuten.

Re-Animator
Jatorria
Argitaratze-data 1985
Jatorrizko izenburua Re-Animator
Jatorrizko hizkuntza Alemana
Ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa zientzia-fikziozko filma, comedy horror (en) Itzuli, zombie film (en) Itzuli, splatter film (en) Itzuli eta lan literario batean oinarritutako filma
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Herbert West–Berranimatzailea
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Stuart Gordon
Gidoigilea(k) Stuart Gordon
Antzezlea(k)
Jeffrey Combs (Herbert West (en) Itzuli)
Bruce Abbott
Barbara Crampton
Carolyn Purdy
David Gale (en) Itzuli
Ian Patrick Williams (en) Itzuli
Peter Kent (en) Itzuli
Robert Sampson
David Gale (en) Itzuli
Peter Kent (en) Itzuli




[[Kategoria:David Gale (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Ian Patrick Williams (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Kent (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:David Gale (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Peter Kent (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Brian Yuzna
Edizioa Lee Percy
Bestelako lanak
Musikagilea Richard Band
Argazki-zuzendaria Mac Ahlberg
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Zürich
Argumentu nagusia Zientzialari eroa
Kanpo loturak
re-animatorfilms.com…

Bride of Re-Animator (1990, Ber-Animatzailearen Neskalaguna) eta Beyond Re-Animator (2003, Re-Animatzaileaz Haratago) jarraipenak dauzka.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Herbert West (Jeffrey Combs) Suitzako Zürich hiriko unibertsitate batean esperimentu zalantzagarriak burutzen ari den medikuntza ikasle xelebre bat da, haietako batean berarekin lanean ari zen zientzialari bat hilik suertatzen denean unibertsitatetik kaleratuko dute.

Jada, AEBetara itzuli eta Massachusetts estatuko Arkham hiriko Miskatonic Unibertsitatean izen emango du. Bertan, bere esperimentu ikaragarriak egiteari berrekingo dio, alegia, hildakoak biziberritzeko seruma lortzeko formula topatzea, horretarako hildakoen gorpuekin esperimentatuko du. Westek bere pisukidea den Dan (Bruce Abbott) eta haren neskalaguna Megan (Barbara Crampton) ere bere proiektu makabroaren partaide egingo ditu.

BitxikeriakAldatu

Filma estreinatu eta berehala gore generoko zinemazaleen artean kultuzko filma bilakatu zen, beldurrezko zinema eta komedia edo umore beltzaren elementuak ere elkarnahasten ditu.

Bitxikeria gisa, zinezale askok filmaren soinu bandaren hasierako doinua Alfred Hitchcockek zuzendutako Psycho (1960) filmaren doinu ospetsuaren plagio hutsa dela aipatu ohi dute, bi doinuek antzekotasun ikaragarria baidute. Film honetako zaletu askok nahitan, umorez eta disimulurik gabe Hitchcock eta bere filmaren omenez egin zela defendatzen dute.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu