Rayok anti-formalista

Rayok anti-formalista edo Anti-formalismoaren paradisu txikia (errusieraz: Антиформалистический раёк) askotan Rayok gisa ezagutua, zenbakirik gabeko Dmitri Xostakovitxen obra bat da, lau ahotsetarako cantata satiriko bat, koru eta pianoarekin. Modest Musorgskiren Rayok lanetik hartzen du izenburua. Zhdanov Doktrinari egiten dio kritika, berau erridikulizatuz, eta 1948tik aurrera etorriko kanpaina anti-formalista ekartzen du gogora. Testuan Zhdanov berarekin hitzak erabiltzen ditu eta Josif Stalinen gogokoa zen Suliko abestiaren esaldi bat.

Rayok anti-formalista
Jatorria
Sorrera-urtea 1948
Estreinaldi-data 1989ko urtarrilaren 12a
Jatorrizko izenburua Антиформалистический раёк
Ezaugarriak
Genero artistikoa satira
Hizkuntza errusiera
Zatiak 1 act (en) Itzuli
Libretista Dmitri Xostakovitx
Bestelako lanak
Musikagilea Dmitri Xostakovitx

Lanaren data ez da ezaguna, baina Lev Lebedinskyren arabera 1957koa da eta berak idatzi zuen testuaren zatirik handiena. Oso probablea da hau, horrelako lan bat egitea oso arriskutsua zelako lehenago musikagilearentzat.

Bere bizitzan zehar bakarrik lagunik gertukoenek eta familiak entzun zuten obra hau. 1989ko urtarrilaren 12an Mstislav Rostropovitxek estreinatu zuen publikoan.

Kanpo estekakAldatu