Rashtrapati Bhavan (Presidentearen Etxea euskaraz), jatorriz Viceroy's House eta Government House, Indiako Presidentearen egoitza ofiziala da, New Delhi hiriburuan kokatua. 1950era arte Erregeordearen Etxea bezala ezagutu zen eta Indiako Gobernadore Nagusiaren egoitza izan zen. Ikusputu horretatik kolonialismoaren garaiko sinbolismo handia du eraikinak. Estilo eklektikoan egina, arkitektoa Edwin Lutyens izan zen. Eraikuntzaren lanak 1912an hasi ziren eta 1929an osatu ziren; egoitza gisaren erabilera 1929tik da.[1]

Rashtrapati Bhavan
राष्ट्रपति भवन
Kokapena
Herrialdea India
Batasuneko LurraldeakNational Capital Territory of Delhi
Division in IndiaDelhi division
Indiako barrutiNew Delhi district
Koordenatuak28°36′51″N 77°11′59″E / 28.6143°N 77.1998°E / 28.6143; 77.1998
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1929
Inaugurazioa1929
JabeaGovernment of India (en) Itzuli
KomisarioaCharles Hardinge, 1st Baron Hardinge of Penshurst (en) Itzuli
Erabileraegoitza ofiziala
Arkitektura
ArkitektoaEdwin Lutyens
EraikitzaileaCharles Hardinge, 1st Baron Hardinge of Penshurst (en) Itzuli
EstiloaArkitektura neoklasikoa
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

1911n, oraindik Britainiarren menpe, herrialdeko hiriburua Kalkutatik Delhira eramatea erabaki zen. Hiri berriaren diseinuak itxura hartzen zuen bitartean, gobernadore nagusiaren etxea izango zena leku garrantzitsu batean planteatu zen. Edwin Lutyens arkitekto britainiarrak, hiriaren plangintza berriaren egile nagusiak, diseinatu zuen baita ere eraikin hau. Lutyens harro sentitu zen bere obraz, eraikin berriak ez zuela "Gobernadorearen Etxea" izena jasoko jakitean (Inperioko gobernadoreen egoitza gehienek izen hori zuten), baizik eta "Erregeordearen Etxea".[2]

Eraikinaren eraikuntza 1929an amaitu zen eta 1931n inauguratu zen ofizialki, New Delhiko gainerako obrekin batera. 1947an Indiak independentzia lortu ondoren, gobernadore iragankorrak eraikinean bizitzen jarraitu zuen 1950. urtera arte. Urte horretan, Indiako Errepublika aldarrikatu zenean, ordezkatu zuen. Egoitzari Rashtrapati Bhavan izena jarri zioten.

Rashtrapati Bhavan-en lehen zaharberritze-proiektua 1985ean hasi zen eta 1989an amaitu zen, eta bertan Ashoka aretoa geroko gehigarriak kendu eta Sunita Kohli arkitektura zaharberritzaileak bere jatorrizko egoerara berreskuratu zuen. 2010ean hasitako bigarren zaharberritze proiektuan Charles Correak eta Sunita Kohlik hartu zuten parte.[3][4]

Estiloa aldatu

Diseinu klasikoa aukeratu zen, bertako arkitekturan inspiratutako kolore eta xehetasunekin. Eraikinaren sarrera lorategi baten bidez egiten da, Kaxmirko lorategi mogolak gogorarazten dituena. Aurreko zutabeek, kanpai ezberdinen marrazkia dute. Edwin Lutyens arkitektoak zioen kanpaiek jotzen ez bazuten Britainiar Inperioa ez zela inoiz amaituko.

Jauregiaren arkitektura estilo europarraren eta indiarraren arteko nahasketa da, Mogol Inperioko eta budismoaren eta hinduismoaren elementuen sinkretismo argia agerian utziz. Guztira 340 gela ditu, 19.000 m²-ko azalera hartzen dutenak. Bere eraikuntzan 700 milioi adreilu eta 85.000 m³ harri erabili ziren. Altzairu gutxi erabili zen, ordea.

Museoa aldatu

2014ko uztailean, Indiako Pranab Mukherjee orduko presidenteak Rashtrapati Bhavan barruan museo bat inauguratu zuen. Museoak Rashtrapati Bhavan, bere artea, arkitektura eta iraganeko presidenteen bizitzari buruzko informazioak ematen dizkie bisitariei. Bigarren fasea 2016an inauguratu zuten Narendra Modi presidentearekin. eta lehen ministroak. Museoa Saroj Ghoseren gidaritzapean eraiki da.[5]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. http://rashtrapatisachivalaya.gov.in/rbtour/
  2. Kahn, Jeremy «Amnesty Plan for Relics of the Raj». The New York Times, 2007/12/39. «He also invented his own "Delhi Order" of neo-Classical columns that fuse Greek and Indian elements.» [1]
  3. "Setting the House in order". The Times of India. 2010/07/17. [2]
  4. "Kalam's 'thinking hut' demolished". The Times of India. 2010/07/16.[3]
  5. https://www.hindustantimes.com/india-news/rashtrapati-bhavan-museum-ready-to-welcome-visitors-10-attractions-of-phase-2/story-UqtexFwWsQUB0B32DfiRMM.html

Kanpo estekak aldatu