Ranunculaceae

Dikotiledoneoen klaseko zenbait landare belarkaraz esaten da. Hosto zatitu eta txandakatuak eta hiru bertizilo eta estamine ugariko lore hermafroditak dituzte.

Erranunkulazeoak (Ranunculaceae) Ranunculales ordenako landare loredunen familia bat dira. 1.700 espezie inguru ditu, 60 bat generotan banatuak. Generorik handienak Ranunculus (600 espezie), Delphinium (365 espezie), Thalictrum (330 espezie), Clematis (325 espezie) eta Aconitum dira (300 espezie). Nagusiki, Ipar hemisferioko eskualde heze eta epeletan bizi dira. Sailkapen zahar batzuetan, Paeonia generoa Ranunculaceae familian agertzen da, baina gaur egun Paeoniaceae familiakotzat hartu ohi da.

Ranunculaceae
Caltha palustris (13082613485).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
Familia Ranunculaceae
Azpibanaketa

Landare belarkarak dira (batzuk zuhaixkak eta lianak dira), urtekoak edo iraunkorrak, tuberkuludunak edo errizomadunak. Erranunkulazeoak landare toxikoak dira, protoanemonina toxina jariatzen baitute.

Erranunkulazeo batzuk sendabelar gisa erabiltzen dira; adibidez, Hydrastis canadensis. Eta beste genero batzuk ezagunak dira lore ederrak dituztenez lorategiak apaintzeko erabiltzen direlako (Aconitum, Consolida, Delphinium, Helleborus, Trollius).

GeneroakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu