Eguerdililiak, nahasloreak edo anemonak (Anemone) Ranunculaceae familiako landare-genero bat da, 120 bat espeziez osatua. Ipar eta Hego hemisferioetako eskualde epeletakoa da. Pulsatilla eta Hepatica generoen antz handia du, eta, sailkapen batzuetan, bi genero horiek Anemone barnean sartzen dituzte.

Eguerdilili
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRanunculales
FamiliaRanunculaceae
Generoa Anemone
Azpibanaketa
Ikusi testua
Artikulu hau loreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «anemona».

Generoaren izena Άνεμος hitz grekotik dator; «haizea» esan nahi du.

Ezaugarriak

aldatu

Landare bizikorrak dira, eta lurpeko zurtoin tuberkuluduna dute, oso zabala. Hosto gutxi-asko arrailduak dituzte.

Loreak zurtoin luzeen muturrean agertzen dira. Lore bat edo gehiago izan daitezke, zuriak, gorriak, urdinak edo, gutxiagotan, horiak.

Fruituek estilo luze eta iledunak izaten dituzte, haizeak sakabana ditzan.

Espezie asko lorategiak apaintzeko erabiltzen dira, batez ere Anemone coronaria.

Espezie batzuk

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu