Menmaatra-Setepenptah Ramses-Jaemuaset edo Ramses XI.a, Antzinako Egiptoko faraoi bat izan zen, Egipto, K.a. 1099tik K.a. 1069 arte gobernatu zuena. Faraoi honekin amaitzen da ramesidar garaia, Egiptoko Inperio Berria eta hasten da Egiptoko hirugarren tarteko aroa.

Ramses XI.a

Faraoi

K.a. 1107 - K.a. 1078
Ramses X.a - Esmendes I.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaTanis, K.a. 1077 ( urte)
Hobiratze lekuaErregeen harana
KV4 (en) Itzuli
Familia
AitaRamses X.a
Ezkontidea(k)Tentamun (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XX. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 7261707 Edit the value on Wikidata
Ramesidar garaiko ostrakona. New Yorkeko Museo Metropoliarra

Ramses XI.aren erregealdia aldatu

Ramses XI.ak, Ramses X.a eta Titi erreginaren semea zenak, gutxienez, 29 urtez gobernatu zuen Egipto, eta, ziuraski, baita 33 ere. Bere erregealdiaren ezaugarri nagusia, egiptoar estatua pixkana-pixkana zatitzen joan izana da. Gatazka zibila jada nabarmena zen bere erregealdiaren hasieran Amenhotep izeneko Amonen Apaiz Gorena Nubiako soldaduen laguntzarekin bere kargutik kendu zuenean, Nubiako erregeorde zen Panehesiren aginduz. Hilobi lapurretak ohikoak ziren alde guztietan, Egiptoko aberastasunak behera joan ziren, eta Asiako lurraldeak galdu egin ziren.

Herihor eta Esmendes aldatu

Egoera kaotikoak zarraienez, Ramsesen erregealdiko hemeretzigarren urtea baino lehen, Herihorrek, egiptoar armada erabili zuen ordena berrezartzeko, eta Amonen Apaiz Goren berria izan zen. Ramsesek, bere erregealdiko hemeretzigarren urte horretan, triunbirato bat ezarri zuen Herihorrekin, Tebas eta Goi Egipto gobernatzen zituena, eta Esmendes I.arekin, Behe Egipto gobernatzen zuena. Garai hau, orduko egiptoarrek, Uhm Msut deitu zuten, "Pizkunde Garaia". Herihorrek boterea eta tituluak bildu zituen Panehesiren kaltetan, Nubiako erregeordea zena, Herihorrek Tebasetik kanporatu zuena. Etsaitasun hau izan zen gerra zibilaren jatorria. Tebasen, Herihorrek boterea usurpatu zuen, Ramses kargutik kendu gabe, soilik, azken honen autoritatea kontutan hartu gabe.

Herihor, Uhm Msut edo Pizkunde Garaiko seigarren urtean hil zen, Ramses XI.aren erregealdiaren 24. urtean, gutxi gora-behera, eta, Amonen Apaiz Goren bezala, bere ondorengoa, bere suhi Piankh izan zen. Piankhek, Nubian kanpaina bat behintzat abian jarri zuen, urrean aberatsa zen lurralde honen kontrola Panehesiri kentzeko, baina, ahalegin guztiak eginda ere, hutsalak izan ziren, eta Nubia, betirako banandu zen egiptoar domeinutik. Gertaera honek, Egiptoren zoritxarrak areagotu baino ez zituen egin, orain, bere jabetza inperial guztien kontrola galdua baitzuen, eta Nubiako urre hornikuntza debekatua baitzuen.

Ramses XI.aren lurperaketa aldatu

Ramses XI.ak, bere hilobia Erregeen Haranean prestatzea agindu zuen, KV4 izeneko hilobian, baina hilobi hau ez zen sekula amaitu, eta Tebasetik urrun lurperatua izan zen, beharbada, Menfis inguruan. Esmendes I.a izan zen bere ondorengoa Egiptoko tronuan, erregearen lurperaketa presiditzen zuen hura, hurrengo erregea izango zela esaten zuen konbentzioan eutsirik. Ramses XI.aren lurperaketa presiditu zuena, Esmendes izan zenez, beretzat har zezakeen formalki Egiptoko koroa eta XXI. dinastia bere jaioterria zen Tanisen inauguratu, Egipto Ertaina eta Goi Egipto kontrolatzen ez zituen arren, Tebaseko Amonen Apaiz Gorenen kontrolpean zeudenak.

Ramses XI.a hil zenean, Deir el-Medina herrixka, utzia izan zen, errege nekropolia tokiz aldatu baitzen, orain Deltan kokatuz, Tanisen. Jada ez zegoen bere artisauen beharrik Tebas aldean.

Bere garaiko testigutzak aldatu

Bere garaiko inskripzioak, honako toki hauetan daude:

Ramses XI.aren erregealdia, nabarmengarria da, aurkitutako papiroen kopuru eta garrantziagatik, baita Ramsesen gutun sail oso bategatik ere, Dhutmose eta Butehamun eskribek eta Piankh apaiz gorenak idatziak, non azken erregearen boterearen gainbehera geldiezina kontatzen den, baita bere funtzionario propioen ikuspuntutik ere.


Aurrekoa
Ramses X.a
Egiptoko faraoia
K.a. 1099-K.a. 1069 edo K.a. 1066 XX. dinastia
Ondorengoa
Esmendes I.a