Phaeoclavulina abietina

Ramaria abietina» orritik birbideratua)

Phaeoclavulina abietina Gomphaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da jan, larrukara da.

Phaeoclavulina abietina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaGomphales
FamiliaGomphaceae
GeneroaPhaeoclavulina
Espeziea Phaeoclavulina abietina
[[|]]

Sinonimoak: Clavaria abietina, Ramaria ochraceovirens', Ramaria abietina.

Deskribapena

aldatu

Fruktifikazioa: koral formakoa, 3 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 3 cm bitarteko zabalerakoa, adar biribilak eta pixka bat lautuak. Adar horiek oinarri komun batetik ateratzen dira eta adarkatu egiten dira (5 aldiz, gehienez ere), gero eta adar finagoak sortzeko, 2 eta 4 hortz bitarteko puntetan amaitzen direnak. Oinarria 1,5 lodierakoa, eta mizelio zurixkekin eta errizoformo txikiekin. Gaztetan hori-oliba kolorekoa (muturrak zertxobait argiagoak). Marruskatzean, ebakitzean edo adinarekin, berde-urdinxka koloreko tonu bereizgarriak hartzen ditu. Larrukara eta lehorra, hauskorra.

Haragia: Zurixka, luzetarako zuntzekin. Usaingabea eta hasieran zapore gozokoa. H2 SO4-rekin, himenioa laranja kolorekoa bihurtzen da.[2]

Etimologia: Ramaria terminoa latinetik dator. "ramus" hitzetik, adar esan nahi du.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Ramaria stricta delakoarekin nahas daiteke, honek punta horiko adar zilindrikoak ditu. Ramaria flacida espezieak ez du tonu berdexkarik, Ramaria ochrolora-k baditu. Ramaria invalis, ez da marruskadurarekin zikintzen. Artomyces pyxidatus-ak, sardexka formako puntak ditu.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Ez da oso ohikoa, baina oso ugaria izan daiteke. Mendiko koniferoen basoetan ("abies")

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Islandia, Groenlandia, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Bahamak, Guatemala, Errusia, Txina, Himalaiako eremuaren, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Kenya, Tanzania.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 308 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Phaeoclavulina abietina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu