Rafaela Baigorri Ibáñez

Espainiako Gerra Zibilean Madrilgo Ventasko emakumeen kartzelan hildakoa


Rafaela Baigorri Ibáñez (Mañeru, Nafarroa Garaia, 1895eko urriaren 24a - Madril, 1943ko abuztuaren 22a) latsaria izan zen ogibidez, PCEko kidea, Ventasko emakumeen kartzelan hil zen, 43 urte zituen, alarguna zen. Medikuaren ziurtagiriaren arabera, kolitis kroniko akutuaren ondorioz gertatu zen heriotza.[1]

Rafaela Baigorri Ibáñez
Bizitza
JaiotzaMañeru1895eko urriaren 24a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaLas Ventas emakumeen kartzela eta Madril1943ko abuztuaren 22a (47 urte)
Heriotza modua: kolitisa
Jarduerak
Jarduerakgarbitzailea
KidetzaEspainiako Alderdi Komunista

Biografia

aldatu

Madrilgo Ventasko emakumeen kartzelan egon zen preso bi aldiz. Lehenengoz 1939ko ekainaren 7an, matxinadarekin bat egiteaz akusatua eta 30 urteko espetxealdira kondenatua. 1942ko otsailaren 2an aske utzi zuten eta bi egun geroago bigarren aldiz espetxefatu zuten preso arriskutsu gisa matxinada leporatuta eta 12 urte eta egun bateko espetxe zigorra ezarri zioten.[2]

1943ko abuztuaren 20an, epaileak gaixotasunagatik aske uzteko agindua eman zuen, espetxeari adieraziz ospitalera eraman zezatela, Handik bi egunera espetxean hil zen, baina ez zuten ospitalera eraman.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  2. «Centro de Documentación de la Memoria» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).

Kanpo estekak

aldatu