Ireki menu nagusia

Reial Club Deportiu Espanyol 1900. urtean sortutako Bartzelonako futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena. Gaur egun hiriko bigarren futbol talderik onena Bartzelonaren atzetik. Lehen mailan denboraldi gehien egin dituzten taldeen artean laugarrena da, Real Madril, Bartzelona eta Bilboko Athletic Klubaren atzetik.

Reial Club Deportiu Espanyol
Ezizena(k) Perikitoak
Sorrera 1900ko urriaren 13a (118 urte)
Futbol zelaia Cornellà-El Prat estadioa
(edukiera: 54.000 lagun)
Presidentea Txinako Herri Errepublika Chen Yansheng
Entrenatzailea Katalunia David Gallego
Liga La Liga
2018-19 Lehen maila, 7.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

Sorrera eta hasierako urteakAldatu

1900 urterako Bartzelonan futbol talde ugari zeuden, FC Catalá, Football Club Barcelona eta Hispania CF besteak beste. Jokalari gehienak atzerritarrak ziren eta jadanik bertakoek ez zeukaten taldeetan sartzeko aukera askorik. Hori dela eta Ángel Rodríguez Ruiz ijeniari industrialak talde berri bat sortzea erabaki zuen eta horretarako bere aita presidente zuen Sociedad Gimnástica Españolaren lizentzia erabili zuen. 1900ko urrairen 28an beraz Sociedad Española de Foot-ball sortu zen urte bete beranduago Club Español de Foot-Ball izena hartu zuelarik. Bertako jokalari gehienak katalanak ziren baina bazeuden bi euskaldun eta andaluz bat ere. Lehenengo uniformea horia izan zen.

Lehenengo kopa 1903an irabazi zuen, Bartzelonako Copa Macaya hain zuzen ere. Jokalari guztiak ikasleak ziren eta 1906an jokalari gehienak galdu zituen, batzuk Kataluniatik kanpoko unibertsitatetan matrikulatu zirelako eta beste batzuk X Sporting Club taldera joan zirelako. 1909 bitartean beraz ez zuen partidarik jokatu. 1910an ikasleak itzuli eta beraiekin batera X Sporting Clubeko eta Club Español de Jujitsuko jokalariak jaso zituzten eta taldea birsortzea erabaki zuten, oraingoan Club Deportivo Español izena jasoz, izan ere futbolaz gain beste kirol batzuetan ere parte hartzen baitzuen, hala nola esgrima, boxeoa eta jiujitsua. Taldeak gaur egungo kolore zuri urdina eta Roger de Lauria itsasgizonaren armarria hartu zituen. 1912an Alfontso XIII.a Espainiakoak Errege titulua eman zion eta gaur egungo izena eskuratu zuen, hots, Real Club Deportivo Español.

Hasierako urteetan Kataluniako bigarren futbol taldea bihurtu zen Bartzelonaren ostean, izan ere Kataluniako lau txapelketa irabazi baitzituen. 1923an Sarriá futbol zelaia inauguratu zuen. Atzerriko taldeen aurka jokatzeagatik nabarmendu zen taldea bere sorreratik. Hasieran Bartzelonara etorri ziren talde portugaldarrak eta txekiarrak jokatzera, baina 1925 eta 1926an Espanyol bera atera zen Portugal, Hego Amerika eta Erdialdeko Europara partidak jokatzera. Ricardo Zamora atezainaren fama zela eta, Argentinako eta Uruguayko selekzioen kontra ere jokatu zuen Ameriketan.

Lehenengo titulu garrantzitsua 1929an lorturiko Kopa izan zen.

Gerra osteko urteakAldatu

 
80. hamarkadako taldea, tartean John Lauridsen daniarra.
 
2008ko taldea.

Gerra Zibilaren ondoren bikain hasi zen 1940ko Kopa lortuz. 50 urteurrena ospatzeko 1949an Espanyolek Filipinetan gira bat egin zuen. 50. hamarkadan taldeak Alejandro Scopelli entrenatzaile argentinarra fitxatu zuen. Bitxikeria da entrenatzaileak partiden atsedenaldian oxigenoa arnastu arazten ziela jokalariei indarra har zezaten. Hala ere ez zuen emaitza aipagarririk lortu.

Mundu guztian zeharAldatu

1961ean Estatu Batuak eta Kanada aldean gira bat egin zuen. New Yorkeko liga amerikarrean parte hartu zuen beste europar talde batzurekin batera. Hasierako partidak irabazi arren bukaeran 7. postuan bukatu zuen. 1962an lehenengo aldiz bigarren mailara jeitsi zen, nahiz eta hurrengo urtean berriz igo zen, 1967an hirugarren postua eskuratu zuen baina 1969an berriz jeitsi zen.

1971ean Sobietar Batasuna ezagutu zuen bertan jokaturiko hiru partiduetan, konkretuki Kiev, Leningrado eta Moskun. Hamarkada hartan pare bat aldiz sailkatu zen UEFA jokatzeko eta 1973an berriz ere hirugarren egin zuen Ligan.

80 eta 90 hamarkadakAldatu

Gauza onak eta txarrak ezagutu zituen Españolek hamarkada hauetan. 1988an UEFA Kopako finala jokatu zuen Javier Clemente entrenatzaile zela, baina Bigarren mailara ere bi aldiz jeitsi zen. 1995ean izena katalanizatu zuen eta Reial Club Deportiu Espanyol de Barcelona, S.A.D. bihurtu zen. 1998an Lluís Companys Olinpiar Estadioan jokatzen hasi zen.

XXI mendeaAldatu

Ligaren erdialdean kokaturik egoten ohitu da. Denboraldi onak ere izan ditu, 2007ko UEFA Kopako finala eta 2000 eta 2006ko Erregearen Kopak besteak beste. 2009an Cornellà-El Prat estadioan jokatzera pasa zen. Urte honetan bertan Italian gira bat egiten ari zela Dani Jarque kapitainak bihotzekoa izan eta bapatean hil zen. 21 zenbakia zeukanez partida bakoitzeko 21. minutuan zaleek omenaldia egiten diote bere izena txalotuz. Azken hamarkadan taularen erdialdean ibili da baina 2018-19 urtean 7. egin eta Europara itzuli da.

EzizenaAldatu

20. hamarkadan Valentí Castanys humoregileak zioen Españoleko zaleak lau katu beltz baino ez zirela. 1929an Espainian Felix katua famatu bihurtu zen, baina katalanez Gat Perico deitzen zen. Horregatik "katu beltza" atzera utzi eta periko katua ezizena jaso zuten, denborarekin perikito deitu zitzaielarik.

UniformeaAldatu

Taldea sortu zenean diru baliabide handirik ez zuenuzendaritza taldekoa zen Juan Bautista Bou Garcíak ehungintza fabrika bat zeukan eta oihal hori asko zeukanez lehenengo elastikoak egiteko erabili zuen. 1910 urtean taldea birsortu eta Roger de Lauria itsasgizonaren armarria hartu zituenean kolore zuria eta urdina eskuratu zituen. Hasieran galtza beltzak erabili zituen baina 1941ean galtza urdinak hartu zituen.

HistorikoaAldatu

     
 
 
 
1900
     
 
 
 
1901-1906
     
 
 
 
1909-1941
     
 
 
 
1941-1966
     
 
 
 
1966-tik

Azken urteakAldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

DatuakAldatu

2019-20 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 85
  • Denboraldiak 2. mailan: 4
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 0
  • Ligako posturik onena: 3.a Lehen mailan (1932-33, 1966-67, 1972-73, 1986-87)

2019/2020 TaldeaAldatu

Irabazitako txapelketakAldatu

Espainiako txapelketak: 4Aldatu

Nazioarteko txapelketak: 0Aldatu

  • UEFA Kopa: 0
    • finalista 1987–88 eta 2006–07 denboraldietan

Katalunian: 16Aldatu

LagunartekoakAldatu

Azken urteetako ibilbideaAldatu

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Esp. Superkopa Europa
1999-2000 14.a 1.a 2.a 1/4 (Intertoto)
2000-01 9.a 1/4 1/16 (Europa League)
2001-02 14.a 1/32
2002-03 17.a 1/32
2003-04 16.a 1/16
2004-05 5.a 1/32
2005-06 15.a 1.a 2.a 1/16 (Europa League)
2006-07 11.a 1/16 2.a (Europa League)
2007-08 12.a 1/8
2008-09 10.a 1/4
2009-10 11.a 1/16
2010-11 8.a 1/8
2011-12 14.a 1/4
2012-13 13.a 1/16
2013-14 14.a 1/4
2014-15 10.a Finalerdiak
2015-16 13.a 1/8
2016-17 8.a 1/16
2017-18 11.a 1/4
2018-19 7.a 1/4

Emakumezkoen taldeaAldatu

1970tik aurrera nesken taldea ere izan du. Gaur egun Superligan ari den talderik onenetakoa da. 2006an garaile atera zen eta ordutik honako ligatan goiko postuetan gelditu izan da. Baina taldea batez ere Erreginaren Kopan moldatzen da ongi eta sei aldiz irabazi du.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu