Ireki menu nagusia

Rafael Lapesa Melgar (Valentzia, 1908ko otsailaren 8a - Madril, 2001eko otsailaren 1a) espainiar idazle eta hizkuntzalaria izan zen. Filosofia eta letretan doktorea, eta Espainiako Hizkuntza eta Historiaren Errege Akademietako kidea. Ramón Menéndez Pidalen ikasle izan zen eta 1947an gramatika historikoko katedra lortu zuen Madrilgo Unibertsitatean. 1983an Ikerketa arloko Menéndez Pidal saria jaso zuen Koldo Mitxelenarekin batera, eta 1986an Asturiasko Printzea saria, bizitza osoan egindako lanagatik. Honoris causa doktore titulua ere eman zioten hainbat unibertsitatetan. Hizkuntzalaritzari eta literatura-ikerketei eskaini zizkien bere ahalegin guztiak, eta gaztelaniaren historian egin zituen ekarpenak oinarri-oinarrizkoak dira edozein ikerketarako. Lapesaren idazlan nagusiak dira: Historia de la lengua española (1942, Espainieraren historia) testu-liburua; La trayectoria poética de Garcilaso (1948, Garcilasoren jarduera poetikoa); La obra literaria del Marqués de Santillana (1957, Santillanako Markesaren literatura lanak); De la Edad Media a nuestros días (1967, Erdi Arotik gure egunetara); Poetas y prosistas de ayer y de hoy (1977, Atzoko eta gaurko olerkari eta prosalariak); El español moderno y contemporáneo (1996, Espainiera modernoa eta gaur egungoa).

Rafael Lapesa
Rafael Lapesa.jpg
katedradun

Bizitza
Jaiotza Valentzia1908ko otsailaren  8a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril2001eko otsailaren  1a (92 urte)
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Germán de Granda Itzuli
Ricardo Zierbide Martinena
Humberto López Morales Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Vicente García de Diego
Eloy Luis André Itzuli
Andrés Ovejero Bustamante Itzuli
Américo Castro
Ramón Menéndez Pidal
Tomás Navarro Tomás Itzuli
Ikaslea(k) Luis Alberto Hernando Cuadrado
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, filologoa, idazlea eta erromanista
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Centro de Estudios Históricos Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Historiaren Errege Akademia
International Association of Hispanists Itzuli
Hispanic Society of America Itzuli
Real Academia Galega
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona Itzuli
Q3152810 Itzuli
Royal Academy of Valencian Culture Itzuli

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu