Rafael Álvarez, antzerki, zinema eta telebistako espainiar aktorea da, "El Brujo" ("Aztia") ezizenez ezagunagoa, 1950. urtean Kordobako probintziako Lucena hirian jaio zen. Hitz jario lasai, lirain eta amaiezineko aktore-filosofo nekaezin honek bere bakarrizketetan hitzak euren artean lotuz sorturiko magia dela eta, El Brujo ezizena bereganatu zuen.

Rafael Álvarez

Bizitza
JaiotzaLucena (Kordoba)1950eko irailaren 20a (73 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
KidetzaAcademia de las Artes Escénicas de España
Izengoitia(k)El Brujo

IMDB: nm0959311 Facebook: El.Brujo.es Twitter: elbrujo_es Edit the value on Wikidata
« Pienso que las palabra tienen espiritu, y que lo que se dice en un momento determinado trae consecuencias. Por lo tanto, considero que la palabra es una especie de talismán que tiene una influencia o una irradiación sagrada, potente o magnetica.
"Hitzak arima duela pentsatzen dut, eta une jakin batean esaten denak ondorioak dakartzala. Hortaz, hitza eragin sakratu, boteretsu eta magnetikoa duen talisman modukotzat jotzen dut."
»

Arte Dramatikoaren Errege Goi Eskolako tituluduna da, 1970an bere jarduera San Joan Ebangelizatzailearen Ikastetxe Nagusiko Komedien Eskortan hasi zuen (gaztelaniaz Corral de Comedias del Colegio Mayor Universitario San Juan Evangelista), bertan José Luis Alonso de Santosek zuzendutako Kappeck anaien "Intsektuen jokoa" antzezlanean parte hartu zuelarik. Era berean konpainia independienteen antzezlanetan antzezten ere hasi zen, esate baterako TEI (Antzerki Esperimental independientea, gaztelaniaz Teatro Experimental independiente) edota Madrileko Antzerki Askea (gaztelaniaz Teatro Libre de Madrid) delakoekin.

1988an José Luis Alonso de Santos, Gerardo Malla eta Jesús Cimarrorekin batera Pentación, S.A. antzerki ekoiztetxea sortu zuen eta 1995ean Mª José Norterekin batera beronen ekoiztetxea den Producciones El Brujo, S.L. sortu zuen, antzerki eta ikusentzunezkoen banaketa eta ekoizpenean jarduten dena.

Aktore polifazetikoa da, zinema nahiz telebistan parte hartu du, azken horretan Juncal eta Brigada Central telesaileekin ospea lortu zuelarik.

Sari ugari jaso ditu, horien artean nabarmentzekoak hauek dira: Diario 16 egunkariak eskainitako Ícaro Saria; Lazarillo Tormeskoa antzezlanean burututako lanarengatik antzerki antzezpen onenaren Antena 3 Saria (1985); Taberna Fantastikoa (La Taberna Fantástica) antzezlanean eginiriko antzepenarengatik 1986ko Ikuslea eta Kritikaren Saria; 1986 eta 1994ean Lazarillo Tormeskoan eginiriko lanarengatik Alicante Hiriko Ikusleen Elkarteko Saria; Tenorioaren itzala (La sombra del Tenorio) antzezlanean eginiriko lanarengatik 1996an Antzezlan Onenaren Bilboko Ercilla Saria; Anfitrioi (Anfritión) antzezlaneko bere lanarengatik Aktore Onenaren Meliá Parkeko Saria; Cadena COPE Saria, Kontrabaxua (El Contrabajo) antzezlaneko antzezpenarengatik 1999ko Barakaldoko Leinargi Saria; Artzapez (Arcipreste) antzezlanarengatik 2000 urteko antzerkiko Ikuskizun Onenaren Canal Sur Saria, eta azkenik Antzerki Nazionaleko XIII. Pepe Isbert Saria (2009, www.amiteatros.es) ere eskuratu zuen.

2002ko abenduan Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina eman zitzaion, hau Espainiako Kultura Ministerioak eskaintzen duen goreneko saria delarik.

Antzerkia aldatu

  • "Bufoien ikastetxea", Michel de Ghelderoden lana.
  • "Intsektuen jokoa", Kappeck anaien lana.
  • "Peñaranda del Campo krimen izugarria", Pío Barojaren lana.
  • "Taberna fantastikoa", Alfonso Sastreren lana.
  • "Pareak eta Nineak", José Luis Alonso de Santosen lana.
  • "Lazarillo Tormeskoa", Fernando Fernán Gómezen bertsioa.
  • "Pikaroa:Lucas Marañaren abentura eta harriabarrak", Fernando Fernán Gómezen lana.
  • "Tenorioren itzala", José Luis Alonso de Santos lana.
  • "Casina goxoa", Plautoren lana, Alonso de Santosen lana.
  • "Anfitrioi".
  • "Zikoitza", Molieren lana.
  • "Kontrabaxua", Patrick Süskinden lana.
  • "Artzapez, El Corbachon oinarritua", Alfonso Martínez de Toledoren lana.
  • "San Frantzisko, Jainkoaren juglare", Dario Foren lana.
  • "Gau bat Aztiarekin".
  • "San Joanen ebanjelioa".

Zinema aldatu

Telebista aldatu

Kanpo loturak aldatu