Old Head of Kinsale
Old Head of Kinsale, irlanderaz: An Seancheann, Irlandako Cork konderriko Kinsale udalerritik hurbil dagoen lurmutur bat da. Bertan, XVII. mendean Robert Readingek itsasargi bat eraiki zuen, gaur egun dagoenaren aintzindaria.
Old Head of Kinsale | |
---|---|
Mota | harkaitz |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°37′00″N 8°31′30″W / 51.6167°N 8.525°W |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Munster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Corkeko konderria |
1915eko maiatzaren 7an, Lehen Mundu Gerra garaian, lurmutur honetatik 18 kilometrora U-boot alemaniar itsaspeko batek RMS Lusitania trasatlantikoa torpedeatu eta hondoratu zuen.
Gaur egun lurmuturra golfzaleen artean ospetsua da, 1997an bertan 18 zulodun golf zelai bat ireki baitzen.