RMS Carpathia, 1901ean Swan Hunter ontziolak eraiki eta 1902ko abuztuaren 6an itsasoratutako transatlantiko bat da. Bere lehenbiziko bidaia 1903ko maiatzean burutu zuen. Carpathia ontzia europar etorkinak eta erdi mailako bidaiariak garraiatzeko diseinatua izan zen, garaiko itsasontziak baina erosotaun handiagoa eskeiniz. 1905ean lehen klasea gehitu eta hirugarren klaseko instalakuntzak handiagotu ziren.

RMS Carpathia
Fabrikazioa
FabrikatzaileaSwan Hunter
Ekoizpen-lekuaNewcastle upon Tyne
Historia
Gila jartzea 1901eko irailaren 10a
Uretaratzea 1902ko abuztuaren 6a
Lehen bidaia 1903ko maiatzaren 5a
Naufragioa 1918ko uztailaren 17a
Inaugurazioa1902ko abuztuaren 6a
KudeatzaileaWhite Star Line (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaErresuma Batua
JabeaCunard Line (en) Itzuli -
Premier Exhibitions (en) Itzuli -
Kokapena
Koordenatuak49°28′N 19°46′W / 49.47°N 19.77°W / 49.47; -19.77
Ezaugarriak
Dimentsioak10,54 (zingoa) × 19,66 (erruna) × 164,58 (luzera) m
Erruna19,66 m
Zingoa10,54 m
Abiadura14 kn
Identifikazioa
Berezko-portuaLiverpool
Dei-kodeaMPA

Bederatzi urtez inongo gertakari aipagarririk ez izan ondoren, 1912ko apirilaren 15ean New Yorketik Fiumerako bidaia burutzen ari zela RMS Titanic trasatlantikoaren laguntza deia jaso zuen. Titanic erreskatatzeko asmoz, Arthur Rostron kapitainak norantza aldatu eta bere eskifai osoa erreskaterako prestatuz, itsasontziak bere abiadura errekorra apurtzea lortu zuen. Egunsentian, Carpathiak Titanic ontziko 705 lagun erreskatatzea lortu zuen, eta Arthur Rostron eta eskifaia heroiak bihurtu ziren.

Lehen Mundu Gerran bere merkatal zerbitzua burutzen jarraitu zuen, soldaduen garraiontzi gisa jardunez ere. 1918ko uztailaren 17an, SM U-55 alemaniar itsaspekoak torpedeatuta hondoratu zen, hondoratzean 5 lagun hilez.

2000. urtean Clive Cussler esploratzaileak eta bere National Underwater and Marine Agency (NUMA) konpainiak Carpathia ontziaren hondakinak topatu zituen.

Kanpo estekak aldatu