Quiché (departamendua)
Quiché Guatemalako mendebaldeko departamendua da. Iparraldean Mexikorekin du muga, hegoaldean Chimaltenango eta Sololá departamenduekin, ekialdean Alta Verapaz eta Baja Verapazekin, eta mendebaldean Totonicapán eta Huehuetenangorekin. 8.378 km²ko eremua du eta 2012an 985,690 biztanle zituen[1]. Departamenduko hiriburua Santa Cruz del Quiché da, baina ezagunagoa eta garrantzizkoagoa da Chichicastenango hiria, inguru hartako amerindiarren salerosketa- eta erlijio-gune nagusia.
Quiché | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Izen ofiziala | Departamento de Quiché | ||
ISO 3166-2 | GT-QC | ||
Hiriburua | Santa Cruz del Quiché | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 15°02′N 91°09′W / 15.03°N 91.15°W | ||
![]() | |||
Azalera | 8,378 km² | ||
Mugakideak | Chiapas, Alta Verapaz, Baja Verapaz, Chimaltenango, Sololá, Totonicapán eta Huehuetenango | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.081.964 (2021) | ||
Dentsitatea | 117,6 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
guatemala.gob.gt… |
Ekonomia
aldatuNekazaritza (kotoia, tabakoa, kafea, zerealak) eta abeltzaintza (behiak, ardiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Udalerriak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.