Qasr Kharana, baita ere Qasr al Harrana, Qasr al-Jarana, Kharanah, Kharaneh edo Hraneh izenekin ezaguna, Basamortuko gazteluen multzoko gotorlekua da. Jordanian dago, Amman hiriaren ekialdean, 65 km-tara. Gotorlekuaren lehen fasea 661 eta 684 artean eraiki zen; bigarrena 710 urtearen inguruan.[1]

Qasr Kharana
Kokapena
Estatu burujabe Jordania
Governorate of JordanAmman Gobernazioa
Koordenatuak31°43′44″N 36°27′46″E / 31.72889°N 36.46278°E / 31.72889; 36.46278
Map
Historia eta erabilera
JabeaAl-Walid I.a
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura
Solairuak2

Historia aldatu

Nahiz eta "gaztelu" hitzarekin definitu, haren funtzio nagusia ez dago oso garbi. Ez du erabilera militarrik izan duenik ematen eta gezileiho itxura duten leihatilak ez ziren defentsarako, barrualdea aireztatzeko baizik. Batzuen ustez jauregi bat izan zen; beste batzuen iritziz karabansarai izateko moldatutako eraikina zen, hau da, bidaiariei atseden eskaintzeko egitura. Bigarren hipotesi honen aurka, gertutik ez dago ibilbide ezagunik, ezta ur-iturri egokirik.

Gotorlekuaren lehen fasea 661 eta 684 artean eraiki zen; bigarrena 710 urtearen inguruan. Goi aldeko eskaileretan idazkun bat dago non Al-Walid I.a omeiatarren seigarren kalifaren agindupean eraiki zela azaltzen den. Dena dela, ziur aski, aurretik, leku berean greziar edo bizantziar eraikin bat egon zen.[2]

Mendetan eraikina hondatu zen, bereziki lurraldean emandako lurrikaren ondorioz. 1901ean Alois Musil esploratzaileak berraurkitu zuen.[3] 1970. urtetik aurrera, Stephen Urice arkeologoaren agindupean berreraiki egin zen. Egun bisitariei irekita dago baina alde batzuk, goiko eskailerak eta teilatua, egoera kazkarrean izan.

Arkitektura aldatu

Qasr al-Jarana hiriburutik 60 km hego-ekialdera dago, basamortuko lautada baten erdian, 15 metroko muino txiki baten gainean, Amman eta Azraq lotzen dituen 40. autobidetik gertu. Omeiek eskualde horretan eraikitako lehen gazteluetako bat da, eta, hala ere, oso ondo kontserbatuta dago. Basamortuko esteparen erdian nabarmentzen da, bere forma kubikoarekin, lau alde eta dorreak ditu izkinetan, hormen altuera gainditzen ez dutenak, baita fatxada bakoitzaren erdian zirkuluerdi-formako dorreak eta sarrera bakarra ere. Morteroz elkartutako hareharrizko harriekin egina dago.

Oinplanoa karratua da, 35 metro inguruko aldea du (1.225 metro koadro), eta barruan bi solairuz inguratutako patioa dago, hirurogei gela dituena, gehienak angeluzuzenak, sabai gangadunak eta pilastra atxikien gainean dauden erdikupulaz osatuak. Dekorazioa mugatua da, sarrerako atearen gainean bakarrik dago iztukua eta arkuetan zerra-hortzak ikusten dira. Goiko geletako batean dagoen marrazki batek eragin sasandarrak erakusten ditu.[4]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu