Basamortuko gazteluak
Basamortuko gazteluak izenarekin Jordaniako ekialdeko basamortuan aurki daitezkeen hogei inguruko gaztelu, jauregi eta karabansarai dira. Gehienak Ammango ekialdean eta hegoaldean daude. Qasr hitzak arabieraz gotorlekua adierazten du baina garai haietan ere hiritik urruti zegoen erregearen erresidentzia.
Basamortuko gazteluak | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Jordania |
Governorate of Jordan | Amman Gobernazioa |
Hiria | Amman |
Historia
aldatuEraikin hauek VII. mendetik VIII. mendetara altxatu ziren, batez ere 660 urtetik 750 urtera. Eraikitzaile nagusiak omeiatar kalifak izan ziren; kalifa hauek Damaskon kokatu zuten haien hiriburua. Gehienak Medina eta Kufa arteko ibilbidean daude.
Gotorlekuon helburua
aldatuQasr hauen helburu nagusia ez dago oso garbi eta, agian, denboran zehar, aldatzen joan zen: biltegiak, gotorlekuak, zentro komertzialak... Pentsatzen da hasieran jauregi gotortuak zirela, kalifa hiritik urruti zegoenean bertan babesa hartzeko. Baita beduinoentzat topaguneak eta gameluen karabanentzat babestokiak ziren ere. Amra eta Kharana Mekako bidean eraiki ziren, agian, atseden-leku moduan.
Gotorleku hauek arte islamiar goiztiarraren adibideak dira.
Gazteluak
aldatuHauetako gotorleku asko erabat txikituta daude. Hauek dira hobeto gordetzen direnak:
- Qasr al-Qastal, Ammandik 25 km-tara
- Qasr al-Muwaqqar, Ammandik 30 km-tara
- Qusair Mushatta, Ammandik 35 km-tara
- Qasr Hammam As Sarah, Ammandik 55 km-tara, iparraldera
- Qasr al-Hallabat, Ammandik 60 km-tara, iparekialdera
- Qasr Kharana, Ammandik 65 km-tara
- Qusair Amra, Ammandik 85 km-tara , ekialdera
- Qasr Tuba, Ammandik 95 km-tara, hegoekialdera
- Quasr Al Azraq, Ammandik 100 km-tara, ekialdera
Galeria
aldatu-
Qusair Mushatta.
-
Qasr Hammam As Sarah.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Basamortuko gaztelukoei buruzko informazio turistikoa.
- (Ingelesez): Basamortuko gaztelukoei buruz.
- (Ingelesez): https://web.archive.org/web/20110306112456/http://www.jordanjubilee.com/gallery/photos_descastles.htm Argazkiak]