Pyrochroa coccinea
Pyrochroa coccinea Pyrochroidae familiako kakalardoa da. Europan bizi da eta kolore gorri biziagatik da ezaguna. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1][2].
Pyrochroa coccinea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Fire-coloured beetle (en) |
Generoa | Pyrochroa |
Espeziea | Pyrochroa coccinea Linnaeus, 1761 |
Deskribapena aldatu
Tamaina ertaineko kakalardoa da, 20 mm inguruko luzera duena. Burua beltza du baina pronotoa eta elitroak kolore gorri bizikoak dira. Hainbat hizkuntzatan "kardinala" esaten zaio. Buruan antena beltz luzeak ditu eta hortzakatuak dira. Gorputzaren itxura nahiko estua eta luzea da[3].
Beldarra marroia da. Isatsean bi arantza eta bi borobil beltz ditu, horrela ematen du benetako burua hor daukala eta uste baino handiagoa dela.
Habitata eta elikadura aldatu
Zuhaitz enborretan eta loreetan aurkitzen dira eta haragijaleak dira. Intsektu txikiagoak harrapatzen dituzte. Kolore gorriak harrapariak uxatzen ditu, toxikoa dela adierazten baitu. Karantidina sustantzia jariatzen du[4].
Bizi zikloa aldatu
Helduak maiatza eta ekaina artean ikusten dira. Emeak enbor zaharretan jartzen ditu arrautzak eta beldarrak hartaz elikatzen dira. Udaberrirako nahikoa hazi denez pupa eratzen du enbor barruan eta apirileko egun epeletan hasten dira helduak ateratzen[4].
Iruditegia aldatu
-
Kakalardo heldua.
-
Kakalardoak antena luze eta horzkatuak ditu.
-
Kakalardoa hatzean, tamaina ikusteko.
-
Beldarra.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ (Ingelesez) «Cardinal beetle (Pyrochroa coccinea) - JungleDragon» www.jungledragon.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ a b (Ingelesez) «Pyrochroa coccinea» uk beetles (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).