Purceddhruzziak, purcidduzzi edo pizzi cunfitti ere, Salenton eta Basilicata osoan ohikoak diren Gabonetako gozoki tipikoak dira. Ñoki txikien forma dute, birringailu baten atzealdetik pasatuta.

Purceddhruzzi
Historia
JatorriaItalia

Bere formak txerritxoak gogorarazten dituelako du izena. Tarantoar tradizioaren arabera, azken purceddhruzzia San Anton Abadearen egunean jan behar da (urtarrilaren 17an), santu hori zerri batek jarraitzen baitu.

Aldaera guztiak irinarekin, garagardo-legamiarekin, ardo zuriarekin, urarekin eta gatzarekin egiten dira. Orea egiteko ez da arrautzarik erabiltzen, laranja-zukua, mandarina eta anis-likorea baizik. Eztiz, anisez eta kanelaz ontzen dira.

Kanpo estekak aldatu