Ireki menu nagusia

Anton abadea edo San Anton[1], baita ere Anton Handia edo Anton Egiptokoa (Herakleopolis Magna, Egipto, 251 - Colzim mendia, Egipto, 356) monako kristaua eta eremita-mugimenduaren fundatzailea izan zen. Bere bizitzari buruzko datu historikoak badira, baina baita kondairazkoak ere. Ondasunak alde batera utzi eta ermitau-bizitza eraman zuela gauza jakina da; Egiptoko hainbat monako-komunitatez arduratu zen. 105 urte bizi izan zela esaten da.

Anton abadea
StAnthony.jpg
Bizitza
Jaiotza Herakleopolis Magna, 251 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Antzinako Erroma
Talde etnikoa Koptoa
Heriotza Tebas357ko urtarrilaren 17a (egutegi gregorianoa) (105/106 urte)
Jarduerak
Jarduerak Christian monk Itzuli, eremutarra eta idazlea
Santutegia
Urtarrilaren 17
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Gizon santu eta zorrotzaren fama zuen, eta horrek dizipulu asko erakarri zituen; ermitau-taldeak osatu zituen Pispir-en eta Arsinoe-n. Hori dela eta, monako-tradizio kristauaren fundatzailetzat hartzen da. Hala eta guztiz ere, inoiz ez zuen komunitate-bizitza aukeratu, eta Itsaso Gorritik gertu zegoen Colzim mendira erretiratu zen ermitau izateko. 311n utzi zuen bere bakartokia, Alexandria bisitatu eta arrianismoaren aurka predikatzeko.

San Antonen tentaldiak, Jeronimo Bosch-ek margotua

Erlikiak eta monako-ordenaAldatu

Anton 105 urte bizi izan zela, eta gorpuzkia hilobi anonimo batean hobiratzeko agindua eman zuela esaten da. 561 inguruan, ordea, haren erlikiak Alexandriara eraman ziren, eta han gurtu izan ziren XII. mendean Konstantinoplara eraman ziren arte. Mende horretan, gutxi gorabehera, fundatu zen San Antonen izenpean Anaia Ospitalekoen ordena.

Konstantinoplaren erorialdia eta gero, Antonen erlikiak Dofinerria probintzia frantseseko abadia batera eraman zituzten.

Ordenaren jantzia marregazko txanodun tunika batez, eta tau formako gurutze batez osatua dago.

IkonografiaAldatu

Ordenako jantzia daramala, eta ondoan txerria duela, irudikatzen da San Anton Abadea. Artista askok hartu dute gai hau beren lanetarako. Ezagunen artean dago San Antonen tentaldien triptikoa Jeronimo Bosch-ek margotua. Autore honek berak San Antonen tentaldiak lana ere margotu zuen.

Diego Riverak, Paul Cézannek eta Jan Wellens de Cock-ek ere erabili zuten San Antonen gaia beren artelanetan.

ErreferentziakAldatu

  1. Santutegiko izen ohikoenak Euskaltzaindiaren 66. araua

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton abadea