Puntucomen burbuila[1] Interneti lotutako enpresen balio ekonomikoen hazkundea izan zen. Mugimendu ekonomiko espekulatibo indartsu hau 1997 eta 2001 artean gertatu zen.[2][3] Garai horretan, mendebaldeko nazioetako balore-burtsek azkar egin zuten gora, Interneteko sektore berriari lotutako enpresak eta ekonomia berriari esker. Denborak aurrera egin ahala, enpresa horietako askok porrot egin zuten edo lan egiteari utzi zioten.

NASDAQ indizearen bilakaera 1994 eta 2005 artean.
Arrisku-kapitalaren hiru hilez behingo inbertsioen bilakaera, 1995–2017.

Garai hau, Interneten oinarritutako enpresa talde berri baten agertu (eta kasu askotan, baita desagertu ere) zen. Enpresa hauei puntucom enpresa diegu.

Akzioen prezioen igoera azkarrak, espekulazioak eta arrisku-kapitalaren eskuragarritasun handiak giro oparoa sortu zuten. Burbuilaren eztandak mendebaldeko nazioetan atzeraldi luze samar baten hasiera suposatu zuen.

Krisialdiaren garapena aldatu

Burbuilaren leherketatik (NASDAQen erorketa) aurrera, puntucom enpresek itxiera, fusio, erosketa eta kaleratze batzuk hasi zituzten. Ondorioz, analista batzuek ekonomia berria sekula existitu ez zela zioten, aurretik gertatutakoa oportunista batzuek dirutza lortzeko muntatutako burbuila handi bat besterik ez zen izan argudiatuz.

Krisiaren tamaina neurtzeko asmotan, NASDAQ indizea (New Yorkeko balore elektronikoen burtsa) 2000. urteko martxoan 5.000 punturen gainean kotizatzera iritsi zen, denbora gutxian 3.500ean kotizatzera iritsiz, eta, 2002ko urrian, bere balioa, gutxi gora-behera 1.300 puntukoa zen (hau 1996ko abenduko balioa zen).[4]

NASDAQen gainbehera aztertu ahal izateko, finantza merkatuek azken urteetan jasan zuten eraldaketa ulertu behar da: informatika- eta telekomunikazio-teknologien garapenetik abiatuta, finantza merkatuak globalizatzeari eta interkomunikatzeari ekion zioten. Hala, merkatu global eta interdependente bat eratu zuten, denbora errealean informatika-sareek eragindakoa. Aldaketa horiek joko-arau berriak sortu zituzten, enpresa-proiektu berriak finantzatzeko behar zuten kapitala lortu zutenak, eta Interneteko enpresen eta, oro har, ekonomia berriaren garapenaren jatorrian zeuden.

Arrisku-kapitaleko inbertitzaile eta sozietateen agerpenak enpresa teknologikoen burtsa-balioak inoiz ez bezalako maila altuetan kotizatzera eraman zituen, balorazio-prozesuan funtsezko faktore baten ondorioz: itxaropenak. Bestela esanda, arrisku-kapitalistek ekonomia berriko enpresen hazkundea eta beren tituluen kotizazioetan berehalako igoeren aldeko apustuak egiten zituzten.[5]

Mundu birtualeko enpresek mundu errealeko enpresekin duten merkatu-balioa alderatuz gero, lehenengoen gehiegizko balioespena ikus dezakegu (milioi dolarreko zifrak):

Baina lehenengo porrotak eta zalantzak agertu zirenean, itxaropenak aldekoak izatetik kontrakoak izatera pasa ziren, eta kapitalek iritsi bezain azkar ihes egin zuten, leherketa eraginez. Nolanahi ere, leherketa izan baino lehen, inbertsore askok mundu birtualeko enpresen balorazioa ez zela jasangarria ulertu zuten, balio horiek jatorri espekulatiboko gainbalorazio handia zutela sumatuz.[6]

2000tik 2003ra bitartean, Interneteko 4.854 konpainia desagertu ziren, beste batzuekin bat egin zutelako edo porrot egin zutelako. Hala eta guztiz ere, enpresa batzuek aurrera egitea lortu zuten,[7] online zerbitzuak (online banka, transferentziak, domeinuak, erosketak, etab.) eskainiz.

Erreferentziak aldatu

  1. «Irrazionaltasuna, merkatuak eta burbuilak» Berria 2017-12-17.
  2. (Ingelesez) «More Money Than Anyone Imagined» The Atlantic 2019-7-26.
  3. (Ingelesez) «Here’s Why The Dot Com Bubble Began And Why It Popped.» Business Insider 2010-12-15.
  4. (Ingelesez) Kumar, Rajesh. (2015-12-5). «Valuation: Theories and Concepts» Elsevier: 25..
  5. (Ingelesez) Lowenstein, Roger. (2004). Origins of the Crash: The Great Bubble and Its Undoing. Penguin Books, 115 or. ISBN 978-1-59420-003-8..
  6. Lauren Templeton; Scott Phillips. (2008). Investing the Templeton Way: The Market-Beating Strategies of Value Investing's Legendary Bargain Hunter. McGraw Hill Education.
  7. «Harro gaude higiezinen merkatua gardenagoa izaten lagundu dugulako» Kutxabank.

Kanpo estekak aldatu