Pulgasari (Hangul불가사리; RRBulgasari) Shin Sang-ok eta Chong Gon-jok zuzendutako pelikula iparkorearra da. Lehenengo emanaldia Ipar Korean izan zen 1985. urtean. Pelikulak Godzilla film japoniarrarekin antza handia dauka, Teruyoshi Nakanok berak eta Tōhō ekoizpen etxe japoniarrak pelikularen efektu berezien sorreran parte hartu zutelarik.

Pulgasari
Jatorria
Argitaratze-data 1985
Jatorrizko izenburua 불가사리
Jatorrizko hizkuntza koreera
Jatorrizko herrialdea Ipar Korea
Ezaugarriak
Genero artistikoa Kaiju (en) Itzuli, ekintza-filma, beldurrezko zinema, film dramatikoa, fantasiazko filma eta speculative fiction film (en) Itzuli
Iraupena 95 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Shin Sang-ok (en) Itzuli
[[Kategoria:Shin Sang-ok (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Kim Jong-il
Shin Sang-ok (en) Itzuli

[[Kategoria:Shin Sang-ok (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea Kim Jong-il
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Korea
Argumentu nagusia Naturaz gaindiko fenomenoa
Kanpo loturak

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma Ipar Korean dago kokatuta, Gorye dinastiaren garaian (918 eta 1392 urteen bitartean). Errege totalitario batek herritarrak zapaltzen ari da eta hauek gosez hiltzen dira. Jasaten duten egoerarekin etsituta herritarrek protestaka hasten dira. Erregeak, egoera ikusita, nekazarien tresnak konfiskatzeko agindua ematen du, horiekin armak egitea eta bere inperioaren aurka altxatzea saihesteko. Protesten ondorioz hainbat herritar kartzelatuak izaten dira, haien artean Taksae, eskualdeko errementari apala. Kartzelan hil baino lehen sugandila itxura duen arrozezko panpina bat egiten du bere alaba Amirentzat. Amik panpina gordetzen du aitaren memoria gordetzeko eta Pulgasari bezala izendatzen du. Egun batean Amiren odol tanta bat panpinaren gainean erortzen da honi bizia emanez. Panpinak bere inguruko metal guztia jaten du eta gero eta handiagoa egiten da. Pulgasari herritaren idealak defendatzen hasten da erregearen armadaren aurka azkenik inperioaren kontrako gudua lideratuz.

AntzezleakAldatu

  • Chang Son Hui ... Ami
  • Ham Gi Sop ... Inde
  • Jong-uk Ri ... Ana
  • Gwon Ri ... Takse, Amiren aita
  • Gyong-ae Yu ... Inderen ama
  • Hye-chol Ro ... Inderen anaia
  • Riyonun Ri ... Fuan generala
  • Yong-hok Pak ... Erregea
  • Pong-ilk Pak ... Gobernadorea

HarreraAldatu

Pelikula Hego Korean proiektatu zen, bi Koreen arteko kultura-truke baten testuinguruan.[1]. Japonia eta Estatu Batuetan ere proiektatu zen. Ipar Koreatik kanpoko banaketa txikia izan zen, baina jatorrizko herrialdean kultu pelikula da.[2]

ErreferentziakAldatu