Pulcinella (balleta)

1920ko Igor Stravinskiren balleta, Léonide Massinek koreografiatua

 

Pulcinella
Jatorria
Argitaratze-data1920
Estreinaldi-data1920ko maiatzaren 15a
IzenburuaPulcinella
Ekoizpen lekuaParis
Ezaugarriak
Genero artistikoaneoclassical ballet (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaErrusiar Balletak
LibretistaLéonide Massine
Bestelako lanak
MusikagileaIgor Stravinski
KoreografoaLéonide Massine
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNapoli

IMSLP: Pulcinella_(ballet),_K034_(Stravinsky,_Igor) Allmusic: mc0002363381 Edit the value on Wikidata

Pulcinella (edo euskaraz Politxinela) Igor Stravinski konpositore errusiarraren balleta da, XVIII. mendeko Quatre Polichinelles semblables ("Lau antzeko Politxinela") antzerkian oinarritua.

Balleta 1920ko maiatzaren 15ean estreinatu zen Parisko Operan, Ernest Ansermeten zuzendaritzapean, Sergei Diaghilev buru zuen Errusiar Balletek eskatua izan zelarik. Bai libretoa eta baita koreografia ere Léonide Massine dantzariak sortu zituen, eta eszenografia eta jantziak Pablo Picassok diseinatu zituen.

Lana Commedia dell'arteko pertsonaia arketipo den Politxinelan oinarritzen da, eta haren interpretazioak 35 minutu inguru iraun ohi du. 1965ean Stravinskik balletaren partitura berrikusi zuen.

Historia aldatu

Diagilevek XVIII. mendeko commedia dell'arteko libreto batean oinarritutako ballet bat burutu nahi zuen, aldi berean musika Giovanni Battista Pergolesiren zenbait lanetan oinarrituta zegoelarik. Hala ere, gaur egun badakigu informazio hori faltsua dela, eta balletaren oinarri moduan erabili ziren obrak ez zirela bere osotasunean Pergolesirenak izan; tartean Domenico Gallo, Unico Wilhelm van Wassenaer, Carlo Ignazio Monza eta Alessandro Parisottiren lanak baitzeuden.[1][2]

Ernest Ansermet zuzendariak 1919an idatzi zion Stravinskiri proiektuaren inguruan. Hasieran, konpositoreari musika Pergolesiren obretan oinarritzeko ideiak ez zion erakarri, baina Diagilevek Napoliko eta Londresko liburutegietan aurkitu zituen partiturak aztertu ondoren iritziz aldatu zuen. Stravinskik estilo modernoago batera egokitu zuen antzinako musika, zenbait motibo edo textura hartuz eta hauek erritmo, kadentzia eta armonia modernoz apainduz.

Pulcinellak Stravinskiren bigarren aldi estilistikoaren hasiera markatu zuen: aldi neoklasikoa. Honakoa idatzi zuen:

Pulcinella nire iraganeko aurkikuntza izan zen, nire ondorengo lan guztia posible egin zuen epifania. Atzera begirada izan zen, noski—norabide horretara begiratuta izango nituen maite-kontuen artean lehena—baina begirada hura ispilura ere izan zen.[3]

Musika aldatu

Instrumentazioa aldatu

Pulcinella ganbera-orkestra moderno baterako idatzia izan zen, hiru abeslari bakarlarirekin:

Abeslari solistak
Soprano 1
Tenore 1
Baxu 1
Zurezko haizeak
2 Zeharkako txirula (2.a piccolora bikoiztuz)
2 oboe
2 fagot
Metalezko haizeak
2 tronpa Fan
Tronpeta 1 Don
Tronboi 1

Hariak
Concertino:
2 bibolin
Biola 1
Biolontxelo 1
Kontrabaxu 1
Ripieno:
8 bibolin
4 biola
3 biolontxelo
3 kontrabaxu

Forma aldatu

Balleta ekinaldi batean dago idatzita, eta 21 ataletan banatzen da:

  1. Overture: Allegro moderato
  2. Serenata: Larghetto: "Mentre l'erbetta pasce l'agnella" (tenorea)
  3. Scherzino: Allegro
  4. Poco più vivo
  5. Allegro
  6. Andantino
  7. Allegro
  8. Ancora poco meno: "Contento forse vivere" (sopranoa)
  9. Allegro assai
  10. Allegro – Alla breve: "Con queste paroline" (baxua)
  11. Andante: "Sento dire no' ncè pace" (sopranoa, tenorea eta baxua)
  12. Allegro: "Chi disse cà la femmena" (tenorea)
  13. Presto: "Ncè sta quaccuna pò" (sopranoa eta tenorea) / "Una te fa la nzemprece" (tenorea)
  14. Allegro – Alla breve
  15. Tarantella
  16. Andantino: "Se tu m'ami" (sopranoa)
  17. Allegro
  18. Gavotta con due variazioni
  19. Vivo
  20. Tempo di minuetto: "Pupillette, fiammette d'amore" (sopranoa, tenorea eta baxua)
  21. Finale: Allegro assai

Pulcinellan oinarritutako piezak aldatu

Pulcinella Suitea aldatu

Pulcinella suitea Stravinskik 1922an idatzi zuen balletaren kontzertu orkestarako moldapena da, ahotsik gabea. Lehen emanaldia Bostonen izan zen, Bostongo Orkestra Sinfonikoaren eskutik, eta Pierre Monteuxek egin zuen 1922ko abenduaren 22an.

Suiteak zortzi mugimendu ditu:

  1. Sinfonia
  2. Serenata
  3. Scherzino – Allegretto – Andantino
  4. Tarantella
  5. Toccata
  6. Gavotta (con due variazioni)
  7. Vivo (Duetto prior to revision)
  8. Minuetto – Finale

Zenbait inprimaketa-akats zuzentzeko, metronomo marka aldatzeko eta VII. zatiaren izena aldatzeko suitea berrikusia izan zen 1947an. [4]

Suite italienne (Italiar suitea) aldatu

Stravinskik balletean oinarritutako ondorengo moldapenak ere burutu zituen:

  • 1925: Suite d'après des thèmes, fragments et morceaux de Giambattista Pergolesi, biolin eta pianorako (Paul Kochanskirekin lankidetzan).
  • 1932/33: Suite italienne, biolontxelo eta pianorako (Gregor Piatigorskirekin lankidetzan).
  • 1933: Suite italienne, biolin eta pianorako (Samuel Dushkinekin lankidetzan).
  • Jascha Heifetz biolin-jotzaileak eta Piatigorskik moldaketa bat egin zuten biolin eta biolontxelorako, eta honi ere Suite italienne deitu zioten.

Erreferentziak aldatu

  1. Domenico Gallo. .
  2. Hubscher, Philip. Program Notes. .
  3. Saint Louis Symphony Program Notes, in External Links
  4. «K034 Pulcinella» Kirchmeyer Catalog.

Kanpo estekak aldatu