Giovanni Battista Pergolesi

musikagile barrokoa

Giovanni Battista Pergolesi (Jesi, 1710eko urtarrilaren 4a - Pozzuoli, 1736ko martxoaren 16a) italiar musikagile, biolinista eta organo-jotzailea izan zen.

Giovanni Battista Pergolesi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGiovanni Battista Draghi
JaiotzaJesi1710eko urtarrilaren 4a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaPozzuoli1736ko martxoaren 16a (26 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Francesco Durante (en) Itzuli
Gaetano Greco (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta organista
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuaorganoa

IMDB: nm0673694 Allocine: 37334 Allmovie: p218220 IBDB: 5722
Spotify: 08ewVs9B2qQZ2Gy3xfTFyo iTunes: 4326587 Last fm: Giovanni+Battista+Pergolesi Musicbrainz: 7640225e-5758-40e2-a37b-971c2a7994b0 Songkick: 541131 Discogs: 734491 IMSLP: Category:Pergolesi,_Giovanni_Battista Allmusic: mn0001169112 Find a Grave: 67072392 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1726. urtetik aurrera Napoliko Conservatorio dei Poveri izenekoan egin zituen musika-ikasketak, eta biolin-jotzaile bikaina izatera iritsi zen. 1731. urtean bukatu zituen ikasketak, La conversione di San Guglielmo d´Aquitania oratorioarekin.

Stigliano printzearen, eta Caraccioloko printze eta dukeen laguntzari esker, 1731. urteko neguan Salustia opera eta Nerina e Nibbio intermezzoak aurkeztu zituen. 1732. urtean Stigliano printzeak kapera-maisu izendatu zuen Napolin, eta Lo frate nnammorato opera bufoa eta meza bat (ziurrenez Meza fa-n) idatzi eta aurkeztu zituen. Biek arrakasta handia izan zuten.

1733. urtean, Il prigionier superbo opera antzeztu zen, baina ekitaldien arteko La serva padrona intermezzo komikoa izan zen egiazko arrakasta lortu zuena. 1734. urtean Napoliko ordeko kapera-maisu izendatu zuten, eta maiatzean Erromara joan zen Meza fa-n zuzentzera. Ondoren idatzi zituen operek ez zuten arrakasta handirik lortu, eta 1736. urtean Napoli utzi eta Pozzuoliko kaputxinoen monasteriora jo zuen. Han idatzi zuen Stabat Mater famatua.

Hogeita sei urte zituela hil zen Pozzuolin, behartsu eta tuberkulosiak jota. Pergolesik kantatak, kamerako musika, eta eliza-musika ere idatzi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Pergolesi  

Erreferentziak aldatu