Publio Postumio Tuberto
Publio Postumio Tuberto (latinez Publius Postumius Tubertus), erromatar kontsula izan zen K.a. 505ean, Marko Valerio Volusorekin, Errepublika sortu eta bosgarren urtean. Bere aita, Kinto Postumio Tuberto zen, eta Postumia patriziar gensekoa zen.
Publio Postumio Tuberto | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 505 - K.a. 505
K.a. 503 - K.a. 503
K.a. 493 - K.a. 493 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | ezezaguna, K.a. VI. mendea | ||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||
Heriotza | ezezaguna, K.a. V. mendea ( urte) | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Quintus Postumius | ||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Leinua | Postumii Tuberti (en) | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra eta ancient Roman diplomat (en) | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
|
Postumia patriziar gensa, Erromako gensen artean antzinakoenetako bat zen, eta, bertako kideak, sarri iristen ziren estatuko kargurik gorenetara, erregeak kanporatu eta Errepublika sortu ondoren. Gens honetako familiarik aipagarriena, Alba zen, baina, Errepublikaren hasiera honetan, Megelo eta Tuberto familiak ere azpimarratzekoak dira.
Postumio eta Valerio kontsulek, sabinarren aurka borrokatu zuten, Tubertok, Anion ibaiaren ertzean garaipen erabakigarri bat lortuz, eta, ondorioz, garaipen baten ohorea lortu zuen. Tuberto, K.a. 503an berriz kontsul aukeratua izan zen, Agripa Menenio Lanatorekin. Tito Livioren arabera, aurunkoarrak garaitu zituen (tribu oskotarra), eta, Erromara itzuli zenean, beste garaipen batetarako eskubidea lortu zuen, baina, beste egile batzuk, berriz sabinarren aurka borrokatu zuela diote, hasiera batean porrot eginez, baina, ondoren, hauen aurka garaipena lortuz, eta, itzultzen denean, garaipen bat ospatu zuen.
Dionisio Halikarnasokoa historialariak, Regilo Lakuan erromatarrek lortutako garaipenean parte hartu zuela dio.
K.a. 493an, Senatuak Mendi Sakratura bidalitako hamar enbaxadoreetako bat izan zen, Plebeioen Banaketan. Tuberto, hirian lurperatua izan zen, bere bertuteen ondorioz.
Soilik bere ondorengo batek izan zuen cognomen bera: Aulo Postumio Tuberto.
Aurrekoa Espurio Lartzio eta Tito Herminio Akilino |
Erromatar kontsula Marko Valerio Volusorekin K.a. 505 |
Ondorengoa Publio Valerio Publikola eta Tito Lukrezio Trizitipino |
Aurrekoa Publio Valerio Publikola eta Tito Lukrezio Trizitipino |
Erromatar kontsula Agripa Menenio Lanatorekin K.a. 503 |
Ondorengoa Opiter Verginio Trikosto eta Espurio Kasio |