Publio Valerio Publikola
Publio Valerio Publikola (latinez Publius Valerius Publicola "herriaren laguna") (?-K.a. 503), erromatar kontsul bat izan zen, baita Junio Brutoren kidea ere, K.a. 509an, azken hau, tradizionalki, Erromatar Errepublikaren sortzailetzat hartzen dena. Tito Livio eta Plutarkoren arabera, bere familia, bere arbaso Voluso Erroman finkatu zena Tito Tazio erregearen garaian, jatorriz sabinarra zen. Funtsezko partehartzea izan zuen Erromako azken erregea izan zen Tarkinio Superboren kanporatzean, eta, jatorrian, Brutoren kide bezala aukeratua izan ez zen arren, laster hartu zuen Luzio Tarkinio Kolatinoren tokia kontsul suffectus bezala.
Publio Valerio Publikola | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - K.a. 503
K.a. 509 - K.a. 509 ← Luzio Tarkinio Kolatino
K.a. 508 - K.a. 508
K.a. 507 - K.a. 507
K.a. 506 - K.a. 506
K.a. 504 - K.a. 504 | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | ezezaguna, K.a. VI. mendea | ||||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||||
Heriotza | Erroma, K.a. 503 ( urte) | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Volusus Valerius | ||||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||
Leinua | Valerii Publicolae (en) | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
|
Bruto hil zenean, kontsul bakar bezala geratu zen, eta jendeak, Publio autokrata bihurtzeko beldurrez zegoen. Jendearen beldurra baretzeko, Velia muino gaineko bere etxearen eraikuntza geldiarazi zuen, eta fasces kopurua 24tik 12ra jeisteko agindua ere eman zuen. Gainera, hiritarren askatasunak babesteko bi lege aurkeztu zituen. Horietako batek, errege bihurtzen ausartzen zen oro, beste edozeinek hil zezakeela zioen. Besteak, magistratu batek kondenatutako edozein hiritarren izenean, pertsonei elegitea aurkeztea ahalbidetzen zuen. Beste hiru aldiz izan zen kontsul: K.a. 508an, K.a. 507an eta K.a. 504an.
K.a. 503an hil zen, eta bere lurperaketaren gastuak estatuak ordaindu zituen.
Aurrekoa Junio Bruto eta Luzio Tarkinio Kolatino |
Erromatar kontsula Junio Brutorekin K.a. 509 |
Ondorengoa Publio Valerio Publikola eta Tito Lukrezio Trizitipino |
Aurrekoa Junio Bruto eta Publio Valerio Publikola |
Erromatar kontsula Tito Lukrezio Trizitipinorekin K.a. 508 |
Ondorengoa Publio Valerio Publikola eta Marko Horazio Pulvilo |
Aurrekoa Tito Lukrezio Trizitipino eta Publio Valerio Publikola |
Erromatar kontsula Marko Horazio Pulvilorekin K.a. 507 |
Ondorengoa Espurio Lartzio eta Tito Herminio Akilino |
Aurrekoa Marko Valerio Voluso eta Publio Postumio Tuberto |
Erromatar kontsula Tito Lukrezio Trizitipinorekin K.a. 504 |
Ondorengoa Agripa Menenio Lanato eta Publio Postumio Tuberto |