Tito Herminio Akilino
Tito Herminio Akilino (latinez Titus Herminius Aquilinus), K.a. VI. mendeko erromatar kontsul bat izan zen. Bere cognomena, Akilino, da fasti kontsularretan aipatzen den bakarra. Gainera, Lars Herminiorekin batera, Herminia gensak izan zuen kontsul bakarra izan zen.
Tito Herminio Akilino | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - ezezaguna
K.a. 508 - K.a. 508
K.a. 508 - K.a. 508
K.a. 506 - K.a. 506
K.a. 490(e)ko hamarkada - K.a. 490(e)ko hamarkada | |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | ezezaguna, K.a. VI. mendea | ||||||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||||||
Heriotza | Lake Regillus (en) , K.a. 490(e)ko hamarkada ( urte) | ||||||||||
Heriotza modua | : guduan hila | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | ezezaguna | ||||||||||
Ama | ezezaguna | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | Antzinako Erromako politikaria, Antzinako Erromako militarra eta ancient Roman diplomat (en) |
Tito Herminio Akilino, Erromatar Errepublikaren sorreraren heroi mitikoetako bat da. Marko Horaziorekin batera, Tarkinio Superbo erregearen komandanteetako bat zen errege hau kanporatua izan zenean. Lars Porsennaren aurkako gerran, zubia defendatu zuten hiruretako bat izan zen, Publio Horazio Kokles eta Espurio Lartziorekin batera, eta paper aktiboa izan zuen ondorengo etruriarren aurkako gerran. K.a. 506an izan zen kontsul, eta Regilo lakuko guduan erori zen, K.a. 496an, Oktabio Mamilio latindar buruzagiaren aurka borrokatzen. Datu hauetako bakar bat ere ezin da historikotzat hartu.
Aurrekoa Publio Valerio Publikola eta Marko Horazio Pulvilo |
Erromatar kontsula Espurio Lartziorekin K.a. 506 |
Ondorengoa Marko Valerio Voluso eta Publio Postumio Tuberto |