Prisma (geometria)
Geometrian, prisma plano paraleloetan dauden bi poligono berdinez eta euren aldeak lotzen dituzten paralelogramoz osaturiko poliedro bat da. Poligonoak prismaren oinarriak dira eta oinarrien arteko distantzia prismaren altuera da.
Prisma | |
---|---|
Taldea | Poliedro uniformeak |
Aurpegi kopurua | 2 n-gono + n paralelogramo |
Ertz kopurua | 3n |
Erpin kopurua | 2n |
Aurpegiak | n-gonoak eta paralelogramoak |
Erpin-konfigurazioa | 4.4.n |
Simetria-taldea | Dnh |
schläfli sinboloa | {n}×{} edo t{2, n} |
Propietateak | Erdierregularra, ganbila |
Poliedro duala | Bipiramide n-gonala |
Garapena (gainazala) |
Bi motako prismak bereizten dira:
- prisma zuzenak, non oinarriak dituzten aldeak laukizuzenak diren; prisma zuzenetan, oinarrien eta oinarriak lotzen dituzten aldeen arteko angelua zuzena da.
- prisma zeiharrak, non oinarrien eta oinarrien lotzen dituzten aldeen arteko angelua zuzena ez den; prisma zeiharretan altuera ez dator prismako ertzen luzerarekin. Gainera, prisma guztiak zuzenak edo zeiharrak dira.
Beste alde batetik prisma hauek bereizten dira:
- prisma erregularrak, oinarritzat poligono erregularrak (alde berdinak dituzten poligonoak, alegia) dituzten prismak;
- paralelepipedoak, oinarritzat laukizuzenak dituzten prismak; gainera, paralelepipedoetan aurkakoak diren edozein alde pare har daiteke oinarritzat;
- ortoedroak, alde guztiak (oinarriak zein oinarriak lotzen dituztenak) laukizuzenak diren paralelepipedoak dira.
Adibideak
aldatuPrisma pentagonala | Prisma hexagonala | Prisma hexagonalak |
---|---|---|
Prisma zuzena (A), eta prisma zeiharra (B) |
Ikus, gainera
aldatu3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | ... |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Weisstein, Eric W.: "Prism" MathWorld-en.