Prisca Awiti Alcaraz

judoka mexikarra

 

Prisca Awiti Alcaraz
Bizitza
JaiotzaEnfield1996ko otsailaren 20a (28 urte)
Herrialdea Mexiko
 Erresuma Batua
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBatheko Unibertsitatea
(2015 - 2018) : sports science (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakjudoka

Twitter: AwitiAlcaraz Instagram: priscaalcaraz1 TikTok: priscaalcaraz Edit the value on Wikidata

Prisca Guadalupe Awiti Alcaraz (Enfield, Londres, 1996ko otsailaren 20a) Mexikoko judoka da. [1]

2024ko uztailaren 30ean, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan,Prisca Awiti historian sartu zen, judoan domina olinpiko bat irabazi zuen lehen atleta mexikarra izan baitzen, Andreja Leški esloveniarraren aurka finalean erori ostean zilarra lortuz.

Lehen urteak

aldatu

Prisca Guadalupe Awiti Alcaraz 1996ko otsailaren 20an jaio zen Enfielden, Londresen, aita kenyar eta ama mexikarraren alaba.[1] Haurtzaroan eta nerabezaroan, etengabe bisitatu zuen Leon, Guanajuato, amaren jaioterria. Lau neba ditu, eta 3 pasaporte britainiarra, kenyarra eta mexikarra. Kirol zientziak ikasi zituen Batheko Unibertsitatean.[2][3]

Kirol ibilbidea

aldatu

Gimnasta gisa hasi zen kirolean, halere Philip Awiti nebak motibatuta, judoan sartzea erabaki zuen. Diziplina horretan prestatzeko, Londresko Enfield Judo Clubean inskribatu zuten, Philip, Joshua, Samy eta Micheal nebekin batera.[4]

2017tik aurrera, Mexikon lehiatzea aukeratu zuen, eta herrialde horretara joan zen 2022an.[1][2] Brontzezko domina bat irabazi zuen 2023ko Panamerikar Jokoetan, eta zilarrezko bi domina Judo Txapelketa Panamerikarrean, 2021 eta 2023 urteetan. [6]Udako Olinpiar Joko bitan parte hartu zuen 2020 eta 2024 urteetan, eta zilarrezko domina bat lortu zuen Parisen 2024an, –63 kg-ko kategorian. [7]

Nazioarteko palmaresa

aldatu
Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2024   Paris   –63 kg
Panamerikar Jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2023   Santiago   –63 kg
Txapelketa Panamerikarra
Urtea Lekua Domina Kategoria
2021   Guadalajara   –63 kg
2023   Calgary   –63 kg

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu