Prebiotiko

Munduan bizia agertu aurreko garaiari dagokiona

Prebiotikoak, elikagaigintza eta nutrizioan, hesteetako bakterio onuragarrien hazkundea areagotzen duten substantziak dira, elikagai moduan hartzen direnak eta digeritzen ez direnak.

Prebiotikoek ihes egiten diote digestio-aparatuaren entzimen jarduerari, eta ez dira heste meharrean xurgatzen. Horrela, heste-florako bakterioek erabil ditzakete.

Prebiotiko gehienak gluzidoak dira: oligosakaridoak eta polisakarido txikiak. Haien artean laktulosa eta inulina aipa daitezke. Substantzia horiek elikagaietan, berez, egon daitezke, edo modu artifizialean gehitu (elikagai funtzionalak).

Probiotikoen aldean, beraz, elikagai prebiotikoek ez dituzte mikroorganismorik, mikroorganismoen hazkundea errazten duten substantziak baizik.

Bifidobakterioak eta laktobaziloak dira prebiotikoei esker gehien hazten diren hesteetako bakterioak. Bakterio onuragarri horien hazkundeak eragin positiboa du ostalariaren osasunean (immunitate-sistema bizkortzen du eta koloneko minbiziaren agerpenaren aurka babesten du).

Prebiotikoak landare-jatorrizko elikagaietan daude modu naturalean (baratxuria, alkatxofak, txikoria, zerealak...)

Ikus, gainera aldatu

Probiotiko

Kanpo estekak aldatu