Praça do Comércio (euskaraz Merkatu plaza) Lisboako enparantza nagusia da, Baixa Pombalina auzoan Tejo ibaiaren ertzean dagoena.

Praça do Comércio.

Historia

aldatu

1511 urtean Manuel I.ak San Jurgi gaztelua utzi eta Tejo ibaiaren ondoan bere egoitza eraikitzea erabaki zuen. 1755eko Lisboako lurrikarak erabat suntsitu zuen eraikina, 70.000 liburutik gora zituen liburutegia barne, bai eta Baixa auzo guztia ere. Auzoaren berreraikuntza planifikatzerakoan pombalgo markesak elementu nagusia izango zen enparantza eraikitzea erabaki zuen.

Tejo ibaiaren ertzean egonik, enbaxadoreak eta atzerriko erregeak bertara iristen ziren eta Lisboarako sarrera dotorea bihurtu zen. 1775ean Machado de Castro eskultoreak egindako Josef I.aren brontzezko estatua ezarri zen erdian. Enparantzaren iparraldean Rua Augustako Garaipenaren Arkua dago, Baixa auzorako sarrera dena.

1908an Karlos I.a eta bere seme Luis Felipe erahil zituzten bertan eta 1910an iraultza amaitzean eraikin guztiak arrox koloreko margotu zituzten, errepublikarren kolorea baitzen. 1974an Krabelinen Iraultzako toki esanguratsuetako bat izan zen.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu