Baixa de Lisboa
Baixa de Lisboa edo Baixa Pombalina Portugalgo hiriburuko auzo historikoa da, hiriko alde zaharrean eta San Jurgi gazteluaren azpian kokatutakoa, Tajo ibaiaren ertzean. 235.620 m²-ko azalera hartzen du.
Baixa de Lisboa | |
---|---|
bairro (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Freguesia | Santa Maria Maior |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°42′41″N 9°08′16″W / 38.711393°N 9.137736°W |
Demografia |
Historia
aldatu1755eko Lisboako lurrikararen ondoren eraiki zen Pombalgo markesaren aginduen arabera, hortik bere izena. Berreraikuntzak Portugalgo ilustrazioaren eredua izan nahi zuenez kale paralelodun sarea osatzen duen auzo dotorea eraiki zen. Etxeek lurrikaren aurrean eusteko tenika garatuak erabili ziren. Guzti honengatik 2004an Gizateriaren Ondare bihurtzeko saiakera egin zuen.
Egitura
aldatuPraça do Comérciotik ateratzen dira iparralderantz bost kale paralelo zuzen. Hauek dira mendebaldetik ekialdera hurrenez hurren:
- Rua do Ouro ("Urrezko kalea")
- Rua dos Sapateiros ("Zapatarien kalea")
- Rua Augusta: Erdian dagoen kalea da, auzo guztiaren ardatza dena.
- Rua dos Correeiros ("Larrugileen kalea")
- Rua da Prata ("Zilarrezko kalea"): Aintzina bitxigileen kalea izan zen.
Kale hauek bi plazatan bukatzen dira; Rossio eta Praça da Figueira. Hauen atzean Praça dos Restauradores dago eta handik Avenida da Liberdade etorbide luzea abiatzen da Eduardo VII.a parkerarte.
Ondasun nabarmenak
aldatuIruditegia
aldatu-
Garaipenaren arkua.
-
Rua Augusta.