Portaeraren zientziak

Portaera zientziak» orritik birbideratua)

Portaeraren zientziak arreta jokabidean jartzen duten diziplinen multzo bat da. Beste pertsonen jarrerek, portaerek eta beharrek eragiten dioten neurria aztertzen dute. Portaera zientzien artean diziplina hauek sartzen dira: antropologia, pedagogia, zientzia politikoak, psikiatria, psikologia, kriminologia eta soziologia.

Talde hau zabalago den beste baten barruan kokatzen da: gizarte-zientziak. Hauek gizartearen jatorria estudiatzen dute, bere funtzionamendua eta erakundeak. Gainera, kategoria zabalago honek portaera zientziak eta beste batzuk hartzen ditu besteak beste zuzenbidea, ekonomia, historia eta geografia.[1]

Aplikazioa aldatu

Portaeraren zientziak diagnostikatzeko aplikatzen dira eta giza jokabidea asmatzeko, adibidez, zundaketetan eta inkestetan  (politikoak, merkatu-azterketak, galde sortak eta jarrerako probak), eta helburu psikologikoekin, gaitasun-probak estudiatzen eta egiten, baita trebetasun-, ahalmen-, eta nortasun-probak.

Sailkapena aldatu

Portaera-zientziek bi kategoria zabal hartzen dute barnean: neurologikoa (erabakiaren zientziak) eta  soziala (zientifikoa).

Erabakiaren zientziek erabakiaren prozesuari buruzko diziplinak lantzen dituzte baita organismo batek gizarte-ingurune batean irauteko erabiltzen dituen mekanismo indibidualak ere. Horien artean antropologia sartzen dute, psikologia, zientzia kognitiboa, erakundetze-teoria, psicobiologia eta neurozientzia soziala.

Bestalde komunikazio-zientziek komunikazioaren estrategiak estudiatzen dituzten eremuak tratatzen dituzte, eta erakundeen arteko dinamikak ingurune batean. Horien artean antropologiako arlo batzuk, portaera antolatzailea, antolatzeari buruzko ikerketak, soziologia eta sare sozialak.

Erreferentziak aldatu

  1. .

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu