Portaera homosexuala animalietan
Homosexualitatea eta bisexualitatea proportzio aldakorrean agertzen dira animalien erreinuan.[1] Animalien portaera homosexualak itxura asko hartzen ditu, esaterako, sexu-harremana, gorteiatzea, afektua, bikoteen elkartzea, seme-alabak haztea... Portaera hori ikerketen bidez behatu da, primateetatik hasita hesteetako parasitoetaraino, eta 1.500 espezie baino gehiagotan dago dokumentatuta.[2]
Kaliforniako Unibertsitateak egindako ikerketa batean aztertutako animalia espezie guztiek portaera homosexualak erakutsi zituzten. Hala ere, horrek ez du esan nahi espezie bakoitzeko ale guztiak homosexualak direnik, baizik eta aztertutako espezie bakoitzean homosexualtzat jo daitezkeen ezaugarriak edo portaerak dituzten animaliak aurkitu zituztela.[3]
Dena den, animalien homosexualitatea eztabaidagarritzat jotzen da, giza homosexualitatearen inguruko tirabiran inplikazioak dituela baieztatzen delako. Kontzeptu horren aurkariek diote animalien portaerak ez duela inplikaziorik gai moral gisa ikusten duten horretan.[4]
«Homosexual» terminoa animaliei aplikatzea
aldatu«Homosexual» terminoa 1870eko hamarkadan sortu zen Prusian, sexu bereko pertsonen arteko erakarpen eta portaera sexuala deskribatzeko. Bi arrazoi nagusirengatik eztabaidagarria da termino hori animalien ikerketetan erabiltzea. Alde batetik, animalien sexualitatea eta haren motibazioak ez dira oso ezagunak izan eta oraindik ere ezezagunak izaten jarraitzen dute. Bestalde hitzak kultur inplikazio handiak ditu mendebaldeko gizartean, garrantzitsuak ez direnak beste batzuentzat.[5]
Animalien lehentasunak eta motibazioak haien portaeratik ondorioztatzen dira beti, eta, beraz, portaera homosexualak izen desberdinak jaso ditu urteetan zehar. «Homosexuala» hitzaren erabilera zuzena hurrengoa da: «portaera homosexuala» duen animalia da, ikerketa modernoetan erabiltzen dena.[6][7][8][9] Hala, «homosexualitate» terminoa erabiltzen da sexu bereko animalien arteko edozein sexu-portaera definitzeko, hala nola, kopulazioa, estimulazio genitala, estaltze-jokoak eta erakustaldiak.
Animalien portaera homosexualari buruzko azterketak
aldatuPortaera homosexualen presentzia ez zen ofizialki eskala handian behatu duela gutxi arte, beharbada gizarteak homosexualitatearekiko izan dituen aurreiritzien ondorioz. Badirudi portaera hori txori sozialen eta ugaztunen artean hedatuta dagoela, batez ere itsas hegaztien eta primateen artean.
Sexu-harremanak izan ez dituzten espezieak izan ezik (itsas trikuak eta anfibioak), gainontzeko espezie guztietan portaera homosexualak daude. Gainera, animalien erreinuaren zati bat hermafrodita da, benetan bisexuala. Haientzat, homosexualitatea ez da arazoa.
Ikertzaile batzuen ustez, jarrera homosexualak arren menderatzearekin erlazio zuzena dauka. Beste batzuek, bereziki Joan Roughgarden, Bruce Bagemihl eta Paul Vaseyk, uste dute sexuaren funtzio soziala (hetero zein homosexuala) ez dagoela nahitaez menderakuntzari lotuta, taldearen barruan aliantza eta lotura sozialak indartzeari baizik. Beste ikertzaile batzuek zalantzan jartzen dute gizarte-antolaketaren teoria, eta adierazten dute pinguino homosexualek, bizitza osorako bikotean batzen direnek, ez dutela emeekin kopulatu nahi aukera ematen zaienean.[10]
Ardiei buruzko azterlan batek honako hau dio:
Aharien % 8ak, gutxi gorabehera, sexu lehentasunak dituzte bikote maskulinoekiko, eta gainontzekoek, berriz, nahiago dituzte emeak.[11]
Adibideak
aldatuUgaztunak
aldatuElefantea
aldatuBai elefante afrikarrak eta bai asiarrak lotura afektiboak eta kopula homosexualak erakusten dituzte. Topaketa horiek askotan ekintza afektiboekin lotzen dira: musuak, tronpak elkarlotzea eta tronpa bestearen ahoan jartzea, besteak beste. Elkartzeak heterosexualen antzekoak dira, ar batek bere tronpa bestearen bizkarrean jarri eta aurrerantz bultza egiten du, muntatzeko asmoa adierazteko. Ar horiek «ikaskide taldeak» osatzen dituzte: ar zaharrago bat eta gazteago bat edo bi. Ohikoa da sexu bietako indibiduoek harreman homosexualak izatea maiz. Hala, gatibu dauden Asiako elefanteek sexu bereko beste elefante batzuekin egiten dituzte sexu harremanen % 45.[7]
Jirafa
aldatuIkertzaileek animalien homosexualitatea tabutzat jo dute, agian, nahasmen errugabe batengatik edo «lankideek barregarri geratzeko» beldurragatik. Portaera hori alde batera utzi den kasu bat deskribatzen du Petter Bockmanek jirafetarako, eta bertan, 10 bikotetatik 9 ar artean gertatzen dira.
Ar batek eme baten usaina baldin bazuen sexu gisa hartzen zen. Aldiz, arren arteko uzki-harremanak orgasmoarekin, dominazioaren inguruan biratzen ziren.
Lehoi
aldatuLehoi arrek eta emeek portaera homosexualak dituztela ikusi da.[7][12] Lehoi arrak bikoteka elkartzen dira egun batzuetan, eta jarduera homosexualak hasten dituzte, laztanduz, eta, batzuetan, aldaka mugitzen hasten dira, baina zakila sartu gabe. Behatutako akoplamenduen % 8 beste ar batzuekin gertatzen dira. Eme bikoteak gatibutasunean behatu dituzte, baina ez naturan.
Txakurra
aldatuHainbat ikerketaren arabera, txakurretan ere homosexualitate kasuak daudela zientifikoki frogatuta dago. Egia esan, errazagoa da arretan ikustea eta identifikatzea, erekzioak direla eta.[13]
Hegaztiak
aldatuAhatea
aldatuAhateek ar-eme bikoteak eratzen dituzte emeak arrautzak erruten dituen arte. Une horretan arrak emea alde batera uzten du. Hegazti horiek arren arteko sexu-jarduera tasa handiak dituzte, hegaztien artean oso ohikoak ez direnak. Kasu batzuetan, tasa horiek populazio baten % 19 izatera hel daitezke.
Pinguinoa
aldatuZoo eta akuario anitzetan pinguinoen portaera homosexualak ikusi dira. Alde batetik, 2004ko otsailaren hasieran, New York Times egunkariak New Yorkeko Central Parkeko zooko bi pinguino papozuri arren bikote baten berri eman zuen. Horiek txita eme bat arrautzatik arrakastaz haztea lortu zuten. Beraz, ondoriozta daiteke New Yorkeko pinguinoek bikote homosexualak osatzen dituztela.[14]
Bestalde, George Murray Levick esploratzaile ingelesak, XX. mendearen hasieran Hego Polora espedizioan joan zenak, Adeliako pinguinoen (Pygoscelis adeliae) portaera homosexuala deskribatu zuen.[15][16] Japonia eta Alemaniako zooei dagokienez, pinguino ar bikoteak ere dokumentatu dituzte.[10] Bikoteek habiak eraikitzen dituzte elkarrekin, eta harri bat erabiltzen dute habian arrautza ordezkatzeko. Tokioko Rikkyo Unibertsitateko ikertzaileek 20 bikote homosexual aurkitu zituzten Japoniako 16 akuario eta zoo handietan. Amaitzeko, Bremerhavengo zooa (Alemania) bikote homosexualak bereizten saiatu zen, Suediatik emeak inportatuz eta bikoteak fisikoki bananduz. Saiakuntza horiek ez zuten arrakastarik izan. Zooko zuzendariaren esanetan, bikote homosexualen arteko harremana sendoegia zen.
Bestelakoak
aldatuIntsektuak eta araknidoak
aldatuIntsektuen portaera homosexuala debate eztabaidagai garrantzitsua izan da zientzialarien artean. Proposatutako teoria baten arabera intsektu eta armiarmetan homosexualitatearen arrazoi nagusia identitate-nahasketa izan daiteke. Ar batzuk, zenbait espezietan % 85era arte, homosexualak izan daitezke, eme batekin parekatzeko aukera galtzearen kostua sexu bereko banakoekin sexu-jardueretan parte hartzearen arriskua baino handiagoa delako.
Zimitzak
aldatuOheetako zimitz arren (Cimex lectularius) sexu harremanen % 50 homosexualak dira, % 30 heterosexualak eta, azkenik, % 20 bestelako animaliekin. Zimitz arrek sable zulatzaile formako zakila dute, eta organismo hartzailearen edozein zati kopulatzen saiatzen dira. Esperma bizirik ateratzen da, zimitza emea bada, obarioetarantz joaten da. Aldiz, zimitza arra bada, kanal deferenteetarantz doa zirkulazio-sistemaren bidez. Ar batek beste bat zeharkatzen duenean, espermak bizirik irauten du ar hartzailearen gorputzean, eta kanal deferenteetara joaten da, eta espermatozoide autoktonoekin nahasten da. Horrela, hurrengoan ar hartzaileak zakila sartzen duenean, bere espermatozoideak eta harreman homosexualak izan dituen arrarenak injektatzen dizkio.[17]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «‘Catalogue of Life’ reaches one million species - NIWA Science» web.archive.org 2007-07-13 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ «Biological Exuberance: Animal Homosexuality and Natural» web.archive.org 2007-12-25 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todos los animales son homosexuales» BBC News Mundo 2009-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ «The Animal Homosexuality Myth» web.archive.org 2007-09-04 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ «American Scientist Online - Rethinking Sex» web.archive.org 2007-10-12 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ KETTERSON, ELLEN D.. (2005). «Evolution's Rainbow: Diversity, Gender, and Sexuality in Nature and People» BioScience 55 (2): 178. doi: . ISSN 0006-3568. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ a b c Byne, W.. (2000-04-26). «Biological Exuberance: Animal Homosexuality and Natural Diversity» JAMA: The Journal of the American Medical Association 283 (16): 2170–2170. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Vasey, Paul L.. (1995-04-01). «Homosexual behavior in primates: A review of evidence and theory» International Journal of Primatology 16 (2): 173–204. doi: . ISSN 1573-8604. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ Sommer, V.; Vasey, P.. (2006). Homosexual behaviour in animals : an evolutionary perspective. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ a b «Gay News From 365Gay.com» web.archive.org 2005-02-12 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ «CAT.INIST» web.archive.org 2007-10-21 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ «TerraGreen» web.archive.org 2007-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ «Homosexualidad animal | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ «CNS: June 10, 2002: They're in love. They're gay. They're penguins... And they're not alone.» web.archive.org 2006-07-16 (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ (Ingelesez) Russell, Douglas G. D.; Sladen, William J. L.; Ainley, David G.. (2012-10). «Dr. George Murray Levick (1876–1956): unpublished notes on the sexual habits of the Adélie penguin» Polar Record 48 (4): 387–393. doi: . ISSN 0032-2474. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ (Ingelesez) McKie, Robin; editor, science. (2012-06-09). «'Sexual depravity' of penguins that Antarctic scientist dared not reveal» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2024-11-07).
- ↑ Werber, Bernard. (1993). The day of the ants. .