Afrikar elefantea (Loxodonta africana) Loxodonta generoko animalia da. Proboscidea ordenaren barruko ugaztuna da. Elephantidae familian sailkatuta dago.

Loxodonta africana
Iraute egoera

Ia galzorian (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaProboscidea
FamiliaElephantidae
GeneroaLoxodonta
Espeziea Loxodonta africana
Blumenbach 1797[2]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia22 hilabete
Genomaren kokapenaensembl.org…

Sabanako elefante afrikarra sabana lehorretan bizi den animali bat da, eta beste elefanteak baino handiagoa da. Belarri oso handiak ditu eta horrela, han odol baso asko dituenez, astindu eta odola hozten du.

Ezaugarriak aldatu

Arrek 6-7 metroko luzeera eta 3-3,5 metroko altuera hartzen dituzte, 5,4-6 tonako batezbesteko pisuarekin. Lehorreko animalirik eta azpiespezierik handiena da, eta batezbestez 6 tona pisatu arren, ar garatuak 7,5 tonetara iristen dira sarritan. Pisatu eta aztertu den elefanterik handienak 4,5 metroko altuera zuen eta 12 tonak gainditzen zituen (12.274 kg hain juxtu ere), 1945. urtean Angolan ehizatu zuten eta bere gorpua Washingtoneko natura-historiako museoan eskainita dago.

Pisu eta tamaina handiko animaliak izan arren, 40 km/h-ko abiadura har dezakete lasterketa bizian ari direnean.

Animali hauen ezaugarri nagusietako batzuk, buru eta belarri handiak eta goi-baraileko letagin luze zein pisutsuak dira. Bi sexuek (bai arrek bai emeek) dauzkate letagin garatuak, arrek garatuagoak eduki arren.

Basabizitzan 40-50 urtez bizi dira eta gatibotasunean 60 urtetara ailega daitezke jasotako zaintza bereziari esker. 40 urtetik aurrera beraien letaginak higatzen hasten dira.

Hanka lodiak eta motzak ditu, tronpa garatu eta indartsua, isats txiki eta biguna eta azal leuna (uneoro lokatzez estaltzen dutena eguzki hizpietatik eta bizkarroiez edo parasitoez babesteko).

Elikadura aldatu

Elefanteak belarjaleak dira, eta segun eta zein basoetan edota zenbateko belar kopurua dagoen, beraien belar-bazka mota eta kopurua aldatzen doa leku batetik bestera.

Oro har, egunean zehar 225 kg belar jaten eta 190 litro ur edaten dute, belarra hondo txikitzeko 10 zentimetroko hagin txikitzaileak dituzte, eta janaria guztiz digeritu gabe kaken bidez botatzen dute, hori dela eta (digeritu gabe libratzearena) animali eralgitzaileak bezala ezagutzen dira; baina egia esa, digeritu gabeko kaka edo ondar hori lurrarentzako ongarri eraginkorra da.

Bizitza soziala aldatu

Elefanteak, emeak batez ere, talde sozialetan bizi dira. Normalean, familia bereko eta adin ezberdineko emeek eta kumeek osatzen dituzte talde horiek, eta taldea matriarka deritzon eme nagusiak zuzentzen eta gidatzen du.

Sarri, ar batez edo gehiagoz osatuta egon liteke taldea, baina, orokorrean, nerabezarora ailegatzean arrek taldea uzten dute beraien talde propioak osa ditzaten edo bizitza bakartiarra eraman dezaten (ugaltzeko unea iritsi arte).

Elefanteak oso sentikorrak eta adimentsuak dira, taldea eta familia azkenera arte defendatuko dute eta elefante familiaren "hiletara" edota "hilerrietara" joaten ikusi zaie, baita hildako kideen gorpuak eta hezurdurengatik negar egiten eta azken agurra ematen ere.

Adimena aldatu

Esan bezala, elefanteak oso animali adimentsuak dira, munduko adimentsuenetariko zerrendan kokatuta daude. Azaltzen dituzten sentimenduak, estrategiak eta jokaerak horren erakusleak dira. Buru handia izateaz gain, burmuina ere oso handia eta garatua dute, eta adimen handia dutela erakusten duen beste arrazoi eta frogaketa bat beraien oroimena da. Hortik dator "elefantearen oroimenak"-en dokumentazio, azterketa eta lan filmatografikoa.

Ideia honi jarraituz, frogatuta dago elefante kume batek pertsona batengandik tratu txarrak jasotzen baditu, etorkizunean (40 urte igaro eta guzti) pertsona hori ezagutzeko eta antzemateko gai izango dela, inoiz ahantziko ez duelarik.

Harrapari naturalak aldatu

Animali honek ez dauka harrapari naturalik, handiegia da horretarako. Afrikako elikadura kateko tontorrean dauden lehoiek distantzia gordetzen diote elefanteei.

Gizakia da sarritan ehizatu duen izaki bizidun bakarra.

Mehatxuak aldatu

Elefante hauek gizakiarengandik ehizatuak izan dira luzaro, bai beraien okelagatik baina batez ere beraien letagin baliagarriengatik. XIX.eta XX. mendeen bitartean, ehiza hori hauspotu zen eta mende erdi horretan sabanako afrikar elefanteen populazioak 50% behera egin zuen.

Gaur egun ere, ehiztariek bere marfilezko letaginengatik ehizatzen jarraitzen dituzte, hainbat herrietan babestuak izan arren. Dena den, animali hauen kontserbazio lan neketsuei esker, animali hauen populazioa egonkortu eta poliki-poliki berreskuratzen doa. Ehiztariak elefanteak ehizatzen atzematen bazaie, 10.000 euro bana ordaindu beharko dute.

Gaur egun, arrisku ahulean eta ia arriskuan dagoen muga bigun horretan kokatuta dago, datozen urteetako ikerketa berriek kokapen zehatzean jarriko omen dutelarik.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. Blumenbach. (1797). Handb. Naturgesch., 125 or..

Kanpo estekak aldatu


Ikus, gainera aldatu