PortAventura World
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
PortAventura World Saloun eta Vila-secan (Tarragona, Katalunia) dagoen konplexu turistikoa da. Bi parke tematiko (PortAventura Park eta Ferrari Land), ur-parke bat (PortAventura Caribe Aquatic Park), golf-zelai bat (PortAventura Golf) eta bost hotel tematiko ditu. Urtero 4 milioi bisitari baino gehiago hartzen dituelarik, PortAventura Park Espainiako parke tematiko bisitatuena da, eta Europako bisitatuenetan seigarrena. 1995ean Generalitat de Catalunyak sustatu ondoren zabaldu zituen ateak lehen aldiz. 1998. urtean, Universal Studios parke tematiko honen akziodun bihurtu zen eta Universal's Port Aventura deitu zen (1999).[1][2] 2005. urtean la Caixak, Criteriaren bidez, NBC Universal enpresako akzio guztien kontrola hartu zuen, berriro Port Aventura deiturik. Konplexu honek gaur egun; hotelak, ur-parkeak, golf parkeak, hondartza kluba, batzar zentroa eta proiektu gehiago ditu martxan. Hainbat erreforma izan ditu sortu zenetik.
PortAventura World | |
---|---|
seaside resort (en) ![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Vegueria | Camp de Tarragona (en) ![]() |
Eskualdea | Tarragonès |
Kataluniako udalerria | Salou |
Geografia | |
Koordenatuak | 41° 05′ 05″ N, 1° 09′ 05″ E / 41.084722222222°N,1.1513888888889°EKoordenatuak: 41° 05′ 05″ N, 1° 09′ 05″ E / 41.084722222222°N,1.1513888888889°E |
![]() | |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 2002ko ekainaren 13a |
portaventuraworld.com, portaventuraworld.com… eta portaventuraworld.com… |
KudeaketaAldatu
Tussauds Taldea, Anheuser Busch, Fecsa eta la Caixak bultzatu eta eraiki zuten. Hasieran, "Tibi Gardens" deitzetik, "Port Aventura" deitzera pasatu zen. 300 milioi eurorekin inauguratu zen.
BilakaeraAldatu
Aisialdi konplexu hau, atrakzio parke bezala sortu zen. Gaur egungo Port Aventuraren kokapenean, Euro Disney Resort-a sortu nahi zuten, baina Parisen esertzea erabaki zuten azkenik. Ateak ireki zituenean, 5 area tematiko zituen: Mediterrània, Polynesia, China, México eta Far West.
Atrakzioen laburpen taulaAldatu
Izena | Eraikitzailea | Gehienezko abiadura (km/o) | Altuera (m) | Luzera (m) | Inaugurazioa (urtea) |
---|---|---|---|---|---|
Shambhala | B&M | 134 | 76 | 1.650 | 2012 |
Dragon Khan | B&M | 110 | 45 | 1.270 | 1995 |
Furius Baco | Intamin AG | 135 | 16 | 850 | 2007 |
Hurakan Condor | Intamin AG | 115 | 100 | 200 | 2005 |
Stampida | CCI | 75 | 26 | 954 | 1997 |
Tomahawk | CCI | 48 | 13,5 | 440 | 1997 |
El Diablo - Tren de la Mina | Arrow Dynamics | 60 | 16,5 | 970 | 1995 |
Tutuki Splash | Intamin AG | 56 | 15 | 438 | 1995 |
Silver River Flume | Mack Rides | 55 | 16 | 689 | 1995 |
Tami Tami | Vekoma | 35 | 8,5 | 207 | 1998 |
Grand Canyon Rapids | Intamin AG | 15 | - | 465 | 1995 |
Ferrocarril Tour | Severn Lamb | 11 | - | 2.300 | 1995 |
Argazki galeriaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Pearson Completes Tussauds Group Disposal, 19-10-1998, pearson.com
- ↑ Pearson raises pounds 58m on sale of Spanish theme park stake, 23-06-1998, independent.co.uk