Porkkala

Finlandiako penintsula

Porkkala (suedieraz: Porkala; errusieraz: Порккалаtranslit.: Porkkala) Finlandiako golkoko penintsula da, Kirkkonummi udalerrian dagoena.

Porkkala
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak59°59′00″N 24°26′00″E / 59.983333333333°N 24.433333333333°E / 59.983333333333; 24.433333333333
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencySouthern Finland Regional State Administrative Agency
Finlandiako eskualdeakNilandia
Finlandiako udalerriakKirkkonummi
Ur-gorputzaFinlandiako golkoa
Itsaso Baltikoa

Geografia aldatu

Penintsula Finlandiako hegoaldean dago, Helsinkitik hogeita hamar bat kilometrora eta Finlandiako golkoaren atarian.

XX. mendearen lehen erdian balio estrategiko handia izan zuen, bertan zegoen kostaldeko artilleriak Finlandiako golkoaren erdia baino gehiago estal baitzezakeen. Beraz, Porkkala eta Estoniako kostalderik hurbilena kontrolatuta (36 kilometrora soilik), golkorako sarbidea eta, bereziki, San Petersburgo eta Itsaso Baltikoaren arteko loturak blokeatu ahal izango lirateke.

Historia aldatu

Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Sobietar Batasunak Porkkalan itsas base bat mantentzeko eskubidea erdietsi zuen, 1944an Jarraipenaren Gerrari amaiera eman zion Moskuko armistizioan ezarritakoaren arabera.[1] 1947ko Parisko Itunean berriro errepikatu ziren armistizioaren klausulen arabera, eremua sobietarrei lagako zitzaien 50 urtez, baina 1955eko irailaren 19an, armistizioa gertatu eta hamaika urtera hain zuzen ere, alde biko akordio bat sinatu zuten. Akordio horrek penintsula 1956ko urtarrilaren 26tik aurrera finlandiarren kontrolpean jarri zuen. Hori hainbat arrazoirengatik izan zen posible, hala nola, kostaldeko artilleriaren zaharkitzapenagatik, Finlandia NATOn sartu ez zenagatik eta Nikita Khrustxovek politika berriagatik.

Sobietar garaian ez zen lurraldeko administrazio zibilik ezarri, eta Porkkalako komando militarraren esku utzi zen. Aldi horretan, Helsinki-Turku lineako tren finlandiarrek inguruan ibiltzeko baimena izan zuten, baina leihoak blokeatuta eta babestuta zituzten, eta horrek eragotzi egiten zuen argazkiak ateratzea.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu