Polysternon

Polysternon atlanticum» orritik birbideratua)

Polysternon Bothremydidae iraungitako familiaren dortoka genero bat da, Kretazeo Berantiarrean egungo Euskal Herrian bizi zena. Portisek espezie tipoa deskribatu zuten 1882an.

Polysternon
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaTestudines
FamiliaBothremydidae
Generoa Polysternon
Portis, 1882
Azpibanaketa
  • Polysternon provinciale (Matheron, 1869)
  • Polysternon atlanticum Lapparent de Broin & Murelaga, 1996
  • Polysternon isonae Marmi et al., 2012

P. isonae espeziearen epitetoa Isona i Conca Dellàrekin lotuta dago, izan ere, bertan topatu zituzten espezimen tipoa.[1]

Aztarnategiak

aldatu

Espezimenak egungo Frantzian, Euskal Herrian eta Katalunian topatu dituzte. Euskal Herrikoak Lañun aurkitu zituzten.[2]

Lañuko aztarnak Kretazeo Berantiarrekoak (campaniar berantiarretik behe maastrichtiaraino) dira. Garai hartako bizilekuari dagokionez, adituek badakite bertan txirikorda itxurako ibai bat zegoela, eta itsasoa ere gertu zegoela. Krokodiloak aztarnategian agertu direnez, garai hartako klima tropikala edo subtropikala zela jakin dezakegu.[3] Aztarnategia dinosauro espeziek (Lirainosaurus, Struthiosaurus eta Rhabdodon), krokodilo aligatoroidek (Musturzabalsuchus eta Acynodon), pterosauriok (Azhdarchidae) eta beste dortoka espeziek (Dortoka eta Solemys) partekatzen baitituzte.

Erreferentziak

aldatu
  1. J. Marmi, Á.H. Luján, V. Riera, R. Gaete, O. Oms and À. Galobart. (2012). «The youngest species of Polysternon: A new bothremydid turtle from the uppermost Maastrichtian of the southern Pyrenees» Cretaceous Research 35: 133–142.  doi:10.1016/j.cretres.2011.12.004..
  2. de Lapparent de Broin, France. (1999ko urtarrila). «Turtles from Upper Cretaceous of Lano (Iberian Peninsula)» Estudios del Museo de Ciencias Naturales de Alava (Gasteiz) 14: 135-211..
  3. Gallego, Juanma. (2016-10-30). «Dinosauroak nagusi zirenekoa» Berria.

Kanpo estekak

aldatu