Polyphylla fullo Scarabaeidae familiako koleoptero polifago espezie bat da, 3-4 cm luze dena.[1] Larbak landareen sustraiez elikatzen dira, eta helduek pinu-hostoak jaten dituzte. Batzuetan kalteak eragin ditzake eta izurritetzat hartzen da.

Polyphylla fullo
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaScarabaeidae
LeinuaMelolonthini
GeneroaPolyphylla
Espeziea Polyphylla fullo
Linnaeus, 1758

Deskribapena aldatu

Kakalardo hau Europako eskarabeoideoen superfamiliako bigarren ordezkari handiena da, soilik Oryctes nasicornis espeziearen atzetik. Heldua marroi iluna da eta orban zuri bereizgarriak ditu. 36 milimetrora irits daiteke. Haizemaile-formako antena handien bidez hauteman daitezke arrak. Soinu entzungarriak sortzeko gai dira, mehatxupean sentitzen badira. Emeek antena sinpleagoak dituzte. Helduak ilunabarrean ibiltzen dira, ekainean eta uztailean. Pinuen hostoez elikatzen dira.

Banaketa eta habitata aldatu

Europan, Afrikako iparraldean eta Ekialde Ertainean aurki daitezke, baita Euskal Herrian ere, nahiz eta arraroak diren.[2] Pinudi bero eta hareatsuetan bizi dira.

Erreferentziak aldatu

  1. de Jong, Y.S.D.M. (ed.): Fauna Europaea version 2.6.2 Polyphilla fullo
  2. Roskov Y., Abucay L., Orrell T., Nicolson D., Kunze T., Culham A., Bailly N., Kirk P., Bourgoin T., DeWalt R.E., Decock W., De Wever A., eds.. (2015). Species 2000 & ITIS Catalogue of Life, 2015 Annual Checklist. Leiden, Países Bajos.

Kanpo estekak aldatu