Poli(propilen karbonato)
Poli(propilen karbonato)a polimero termoplastiko bat da, polikarbonatoen familiakoa. Karbono(IV) oxidoa eta propilen oxidoa erreakzionaraziz sintetizatzen dena. Normalean zink glutamatoa erabiltzen da katalizatzaile gisa[1][2].
Poli(propilen karbonato) | |
---|---|
Identifikatzaileak |
Konposite biodegradagarriak fabrikatzeko usatzen da besteak beste.
Ezaugarriak
aldatuPoli(propilen karbonato)a disolbagarria da disolbatzaile polarretan, hala nola, zetonetan, etil azetatoan, diklorometanoan eta hidrokarburo kloratuetan, eta disolbaezina da alkoholetan, uretan eta hidrokarburo alifatikoetan.
Uretan emultsio egonkorrak ere eratzen ditu. Poli(propilen karbonato)ean zehar oxigenoa bezalako gasak barreiatzeko aukera dute. 25 eta 45 °C arteko beirazko trantsizio-tenperatura duenez, amorfoa da[3].
Erabilera
aldatuPoli(propilen karbonato)a erretxina epoxidiko batzuen sendotasuna handitzeko erabiltzen da. Sakrifizio-aglutinatzaile gisa usatzen da zeramika-industrian, eta sinterizazioan deskonposatu eta lurrundu egiten da. Sodio gutxi duenez, egokia da elektrozeramikak prestatzeko, hala nola material dielektrikoak eta zeramika piezoelektrikoa.
Poli(propilen karbonato)ak almidoiarekin konposite biodegradagarriak eratzen ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Luinstra, Gerrit. A.; Borchardt, Endres. (2012). Rieger, Bernhard ed. «Material Properties of Poly(Propylene Carbonates)» Synthetic Biodegradable Polymers (Springer): 29–48. doi: . ISBN 978-3-642-27154-0. (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ (Ingelesez) Inoue, Shohei; Koinuma, Hideomi; Tsuruta, Teiji. (1969-12-29). «Copolymerization of carbon dioxide and epoxide with organometallic compounds» Die Makromolekulare Chemie 130 (1): 210–220. doi: . ISSN 0025-116X. (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).
- ↑ Udipi, K.; Gillham, J. K.. (1974-05). «Poly(ethylene carbonate) and poly(propylene carbonate): Transitions and thermomechanical spectra» Journal of Applied Polymer Science 18 (5): 1575–1580. doi: . (Noiz kontsultatua: 2024-08-18).