Zirkunferentzia
Zirkunferentzia, geometria euklidestarrean, puntu jakin batetik distantzia berera dauden puntuen multzoa da. Puntu horri, zentro edo foku esaten zaio. Zentrotik zirkunferentziaren puntuetara dagoen distantziari erradio deritzo. Zentrotik pasa eta zirkunferentziak mugatzen duen zuzenkiaren luzerari diametro deritzo.
Zirkunferentziaren perimetroak mugatzen duen azalerari zirkulu deritzo.
Zirkunferentziaren luzeraAldatu
r erradioa izanik, zirkunferentziaren luzera honela kalkulatzen da, pi zenbakiaren bitartez:
Zirkunferentziaren ekuazioakAldatu
Koordenatu kartesiarrakAldatu
x-y koordenatu kartesiarretako sistema batean (a, b) puntuan zentraturiko eta r erradiodun zirkunferentziaren ekuazioa hurrengoa da:
- .
Zentrua (0, 0) jatorrian dagoenean, aurreko ekuazioa era honetan geratzen da sinplifikaturik:
Zentroa jatorrian duen eta erradiodun zirkuluari zirkulu unitario esaten zaio.
Ekuazio parametrikoaAldatu
Zirkunferentziaren ekuazio parametrikoa hau da:
non (x,y) zirkunferentziaren zentroaren koordenatuak diren, r erradioa eta radianetan emandako angelua.
Ekuazio orokorraAldatu
Zirkunferentziaren ekuazio orokorra hau da:
non,
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zirkunferentzia |