Platycnemis latipes Platycnemididae familiako odonatua da.

Platycnemis latipes
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1) [1]
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaOdonata
FamiliaPlatycnemididae
GeneroaPlatycnemis
Espeziea Platycnemis latipes
Rambur, 1842

Deskribapena

aldatu

33-37 mmko luzera dauka[2]. Genero honetako beste sorgin-orratzek bezala, buru zabala eta begiak oso bereizirik ditu. Bai arra, bai emea, kolore argikoak dira (arra zurixka, emea marroikara). Erdiko eta atzeko hanketako tibiak zabalduak eta zuriak dituzte, marra beltzik gabe[3].

Bizilekua

aldatu

Larbak joaira lasaiko erreketan bizi dira, oso gutxitan ur geldietan[1].

Banaketa

aldatu

Iberiar penintsulan eta Frantziako hego-mendebaldean banaturik dago.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) Platycnemis latipes The IUCN Red List of Threatened Species
  2. (Galizieraz) Platycnemis latipes Libelinhasdegalicia.blogspot.com.es
  3. (Gaztelaniaz) Platycnemis Bioscripts.net

Kanpo estekak

aldatu