Pilotaleku Modernoa
Donostiako pilotaleku zaharra
Pilotaleku Modernoa (gaztelaniaz: Frontón Moderno) Donostiako Egia auzoan XX. mende hasieran egon zen pilotaleku bat izan zen, Atotxa inguruan, Mandasko Dukearen pasealekuan.
Pilotaleku Modernoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′12″N 1°58′25″W / 43.31992°N 1.97364°W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1905eko urtarrilaren 1a |
Sutea | 1933ko martxoaren 5a |
Itxiera | 1941 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Ramón Cortázar Urruzola (en) |
Ramon Kortazarrek diseinatu zuen eta 1905ean inauguratu zen. Egitura metalikoa zuen, grada baxu batzuekin eta beste bi pisurekin bere gainean[1]. 1933ko martxoaren 5ean sute bat izan zuen, Atano II.ak eta III.ak Urtzelai eta Etxabe IV.ren arteko lehia batean, berogailuaren arduradunak arreta kendu eta partida ikustera joan ostean[2].
1941ean itxi zen eta, ondoren, kotxeen salmenta kontzesionario bat ireki zen bertan.
Galeria aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Frontones antiguos en San Sebastian» www.ingeba.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El frontón en llamas» El Diario Vasco 2012-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-09-06).