Phoenicoperus
Ken Zazpi-ren albuma
Phoenicoperus Ken Zazpi taldearen zortzigarren diskoa da, 2015ean Elkarlanean|Argiak diskak diskoetxearen zigilupean argitaratutakoa. Higain estudioetan grabatutako diskoa da. Kanta guztiak berriak dira. Letrak egile desberdinenak dira: Harkaitz Cano, Jon Maia, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Jon Mikel Arronategi, Lander Garro, Joseba Sarrionandia eta Eñaut Elorrieta berarena. Musika, Eñaut Elorrieta eta Beñat Sernarenak dira; "Esadazu" kantan ere Ruben Caballerok hartu du parte.
Phoenicoperus | |
---|---|
Ken Zazpi taldearen Grabazio-estudioan egina | |
Argitaratze data | 2015 |
Iraupena | 55:58 |
Diskoetxea | Elkarlanean |
Ekoizpena | Producciones Serrano |
Kantuen zerrenda aldatu
- Phoenicoperus
- Zuhaitz adarlotuak
- Big Bang
- Libre
- Heriotza (instrumentala)
- Oihu
- Loreak
- Esadazu
- Gerra
- Debeku berrien zerrenda
- Bizitza (instrumentala)