Phellodon tomentosus
Phellodon tomentosus Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Janezina, gogorra da.
Phellodon tomentosus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Phellodon | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Phellodon tomentosus Banker, 1906 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Sinonimoak: Hydnum tomentosum, Calodom tomentosus, Hydnum cyathyforme, Hydnum leptopus.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 5 cm zabal, lautik inbutu-deprimitura, eremu zirkularrekin, (ertzerantz tonu argiagoak) eta bat egiteko joerarekin. Kapelaren azala tomentuduna gaztetan eta ondoren zuntz erradialekin, batzuetan eskrobikulak sortzen dira erdian, zimurtu egiten da adinarekin, zuria, marroi-horixka eta marroi ilunerako joerarekin.
Eztenak: 1 eta 2 mm bitarteko luzerakoak, dekurrenteak, zuriak, grisera biratzen dutenak.
Ezten dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten ewztenak.
Hanka: Motza (1-3) edo sesila, alboan, mizelio arruntetik sortzen da, fibrilosoa (tomentu gabea), koloreak, marroi-horia, arre-grisetik marroi ilunera.
Haragia: Marroi zurbileko kolorekoa kapelan eta marroi iluna oinean, alhoba landarearen usain bereizgarriarekin (lehorrean). Espora jalkina zurixka.[2]
Etimologia: Phelledon terminoa grezieratik dator, kortxoa, esan nahi duen "phellós" hitzetik eta grezierazko jonikotik, hortza esan nahi duen "odón" hitzetik. Hau da, arantzekin edo hortzekin eta kortxoaren sendotasunarekin. Tomentosus epitetoa berriz latinetik dator, harroa, belusatua esan nahi du. Bere kapelaren azalagatik.
Jangarritasuna
aldatuEz du interes gastronomokorik.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuMakroskopikoki ondo definitutako espeziea.
Sasoia eta lekua
aldatuUdaren amaieran. Koniferoen (pinazien pinua, eukaliptoa) eta mistoen (artelatza …) basoetako lurzoruan. Lurzoru hareatsuetan. Ez da oso ohikoa.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Mexiko, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 312 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ Phellodon tomentosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.