Petrus Plancius (Heuvelland (latinez: Dranouter), Belgika, 15521622ko maiatzaren 15a), Pieter Platevoit jatorriz, flandestar teologo, kartografo eta astronomoa izan zen. Mercator proiekzioa nabigazio mapetan ezartzeagatik ezaguna egin zen, baita longtitudea neurtzeko metodo berri bat garatzeagatik. Nabigaziorako hainbat gida argitaratu zituen eta bere lanik ezagunena munduko mapa den  Nova et exacta Terrarum Tabula geographica et hydrographica (1592) izan zen.

Petrus Plancius
Petrus Plancius. J. Buys/Rein. Vinkeles (1791). Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDranouter (en) Itzuli, 1552
Herrialdea Zazpi Herbehere Batuen Errepublika
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaAmsterdam1622ko maiatzaren 15a (69/70 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, kartografoa, teologoa, klerikoa, instrument maker (en) Itzuli, geografoa eta diseinatzailea
Lantokia(k)Amsterdam eta Amsterdam
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaProtestantismoa
de.wikisource.org… eta nl.wikipedia.org…

Biografia

aldatu

Jatorrizko izena Pieter Platevoet, Dranouter-en jaioa, orain Heuvelland, Mendebaldeko Flandria. Alemanian eta Ingalaterran teologia ikasketak egin zituen eta 24 urte zituela holandako Elizako ministro bihurtu zen.

Inkisizioa-ren beldurra zela eta, Bruselas-etik Amsterdam-era alde egin zuen. Bertan nabigazioa eta kartografiari buruzko jakin-mina piztu zitzaion eta zorionez Portugaletik ekarri berriko itsas ibilbideak aztertzeko aukera izan zuen. Hala bada, Indietarako itsas bideen aditu bihurtu zen.

Kartografoa

aldatu

Holandako Ekialdeko Indietako Enpresaren sortzaileetako bat izan zen eta honentzat 100 mapa baino gehiago sortu zituen. Enpresaren kartografoa izan zen.

1592an berak egindako mapa ezagunena argitaratu zuen, hots,  Nova et exacta Terrarum Tabula Geographica et hydrographica. Horrez gain, nabegazio gidak eta egutegiak ere argitaratu zituen eta longitudea zehazteko metodo berri bat garatu zuen. Bestalde, itsas mapetan Mercator proiekzioa metodoa ezarri zuen.