Peter Georg Bang
Peter Georg Bang (Kopenhage, 1797ko urriaren 7a – ibidem, 1861eko apirilaren 2a) daniar politikaria izan zen. Danimarkako lehen ministroa izan zen 1854tik 1856ra.
1816an zuzenbidean lizentziatu zen eta 1820an doktoretza lortu zuen. Zuzenbide Erromatarreko irakaslea izan zen Kopenhageko Unibertsitatean 1836tik 1845era. Danimarkako Banku Nazionaleko zuzendaria ere izan zen. 1854ko abendutik 1856ko urrira lehen ministro izan zen.