Perikardio
Perikardioa bihotza osatzen duten 3 geruzen artean kanpoen[1] kokatuta dagoena da eta zaku moduan funtzionatzen du. Geruza honek bihotza eta odol-hodi nagusien hasiera inguratzen ditu eta 2 geruzaz osatuta dago: zuntzezko perikardioa eta perikardio serosoa. Honen funtzioa bihotza inguruko egituretatik bereizteaz gain, bihotzari babesa ematea eta libreki desplazatzeko gaitasuna eskeintzea da.
Perikardio | |
---|---|
Xehetasunak | |
Arteria | Arteria perikardiofreniko |
Identifikadoreak | |
Latinez | pericardium |
MeSH | eta A10.615.789.470 A07.541.795 eta A10.615.789.470 |
TA | A12.1.08.001 eta A12.1.08.002 |
FMA | 9869 |
Terminologia anatomikoa |
Zuntzezko perikardioa
aldatuZuntzezko perikardioa[2] bihotza mugatzen duen perikardioaren kono itxurako kanpoko geruza dentso eta zurrunari deritzo, ehun konektiboz osatuta dagoena. Honek, barneko perikardio serosoa estaliko du, eta honi estuki lotuta ageriko da.
Bi funtzio nagusi[2] ditu. Batetik, bihotza torax kabitatean mantentzea. Horretarako, oinaldean driafragma zentroaren zuntzei lotuko da, eta aurreko aldean lotailu esternoperikardikoen[2] bitartez bularrezurrari lotuko zaio.
Bestetik, bihotzaren gehiegizko destentsibilitatea ekiditzen duen elementua da. Horretarako, geruza osatzen duten ehun konektibozko zuntzak trinkotasunez antolatzen dira, geruzaren malgutasuna murriztuz.
Perikardio serosoa
aldatuZuntzezko perikardioaren azpian perikardio serosoa[3] aurkitzen da. Honek 2 azpigeruza edo orri ditu:
- Errai orria[4]: epikardio ere deitzen zaio eta miokardioari (bihotzaren muskuluzko geruzari) itsatsita dago.
- Pareta orria: geruza hau, aldiz, zuntzeko perikardioari lotzen zaio.
Bi orri hauen artean gune bat dago, perikardio barrunbea, likido perikardiko bolumen txiki bat biltzen duena. Likido honek presio negatiboa eragiten du, errai eta pareta orria bata besteari itsastita mantentzen ditu bata bestearen gain irrist egin dezaten. Egoera osasuntsu edo ez patologikoan barrunbe perikardikoa birtuala da, ia ez da antzematen. Egoera patologikoetan, aldiz, tamaina handitzen du eta zailtasunak ekar ditzake.
Sinuak
aldatuErrai orriak osotasunean estaltzen du bihotzaren miokardioa, odol baso nagusien guneetan izan ezik. Gune hauetara ailegatzean errai orria tolestu egiten da eta bere jarraipena pareta orria izango da. Tolespen hauen ondorioz sinu bezala ezagutzen diren espazioak sortuko dira eta hauen bitartez posiblea izango da bihotzaren atzealdera heltzea. Gainera, garrantzitsuak izango dira ere bihotz kirurjian. Bi sinu ditugu:
- Zeharkako sinuak[5] banatu egiten ditu arteriak eta zainak. Alde batetik birika arteria eta aorta arteria eta bestetik goiko kaba eta birika zainak utziko ditu.
- Lapraneko sinua[6] ezker eta eskumako birika zainen artean kokatzen da, ezkerreko atrioaren atzean.
Irrigazioa, zain itzulia eta linfa dreinatzea
aldatuPerikardioaren odoleztapena bi arteria garrantzitsuek ematen dituzten hainbat adarrek burutzen dute[3]. Arteria nagusi hauek barruko torax arteria eta torax aorta dira.
Lepauztai azpiko arteriatik barruko torax arteria sortzen da eta honen adar bat perikardio diafragmetako arteria izango da. Diafragma nerbioar nerbio frenikoekin batera joango da goitik behera bihotzaren zuntzezko perikardio eta birikaren pleuraren paretaren artetik pasaz bihotzaren bi alboetatik. Arteria honek adar asko emango ditu perikardioa irrigatzeko. Barruko torax arteria saihets arku mailara iristean, bi adar emango ditu. Hauetako bat, gihar diafragmetako arteria da eta arteria honek ere adar batzuk emango ditu perikardioaren beheko zatia odoleztatzeko. Beste alde batetik, perikardioaren irrigazioa torax aortatik zuzenean ateratzen diren hainbat arterien bidez egingo da. Arteria hauek goiko diafragma arteria, hestegorri arteria eta bronkio arteriak dira. Hestegorri arteriak eta bronkio arteriek adar batzuk emango dituzte perikardioaren atzeko aurepegia irrigatzeko. Arteria hauen funtzio nagusia ez da perikardioa odoleztatzea, baina esan bezala adar txiki batzuk emango dituzte horretarako.
Irrigazioareklin bukatzeko, esan behar da arteria koronarioek adar batzuk ematen dituztela perikardio serosoaren errai orria (epikardioa) irrigatzeko. Beraz, azken hauek ere parte hartuko dute perikardioaren odoleztapenean.
Zain itzuliari dagokionez, perikardio diafragmetako zainak batez ere burutuko dute. Hauek, besondo-buruetako zainan edo zain brakiozefalikoan drainatuko dute odola. Bestalde, hestegorri zainek eta goiko diafragma zainek ere parte hartuko dute perikardioaren zain itzulian. Hestegorri zainek azigos zainan drainatuko dute eta goiko diafragma zainak, aldiz, goiko kaba zainean zuzenean.
Linfari dagokionez, nodo mediastiniko batzuetan drainatuko da: mediastino aurrekoak, diafragmakoak, beheko zintzurreste-bronkioetako nodoak adibidez.
Inerbazioa
aldatuBihotza, nerbio sistema autonomoak inerbatzen du, atal sinpatiko (bizkar muinetik sortu) eta atal parasinpatikoen (entzefalo enborrean sortu, erraboilean) bidez.
- Sinpatikoaren alboko adar bidez (T1-T4) → Gongoil aurreko zuntzak.
- Parasinpatikoak nerbio bagoaren bizkarraldeko nukleoaren bidez (10.pare kraneala) → Gongoil osteko zuntzak.
Bi hauek bihotz plexua[7] osatuko dute, hainbat adar emanez bihotzean eragingo dutenak.
- Sakoneko plexua: Zintzurreste eta aorta arkuaren artean kokatua.
- Azaleko plexua: Birika enbor eta aorta arkuaren aurraldean kokatua.
Perikardioaren inerbazio sentikorrari erreparatuz, orokorrean diafragma nerbioek[8] edo nerbio frenikoek egingo dute, eta hauek minaren bidearekin erlazioa izango dute. Baina aipatu beharrekoa da ere bai, serosa perikardioaren errai orriaren sentikortasuna bihotz plexutik bideratzen dela.
Diafragma nerbioak idun plexuan sortzen dira, C3, C4 eta C5 mailetatik, hala ere zati nagusiak C4ean izango du jatorria. Nerbio hau, aurreko eskalenoaren aurrealdetik kokatuko da, batzutan gerta daiteke C5 maileko zuntzek oso berandu bat egitea gainerako zuntzekin eta kasu horietan C5-eko zuntzari diafragma nerbio gehigarria deritzo.
Toraxean barneratuko da eta barruko torax arteriaren atzetik igaroko da. Barruko torax arteria honen adarra perikardio diafragmetarako arteria da eta honekin batera jaitsiko da diafragma nerbioa. Beheranzko bidea, bihotzaren bi alboetatik egingo du (erdiko behe mediastinotik), bihotzaren zuntzezko perikardio eta birikaren pleuraren paretaren artetik pasaz. Diafragma nerbioa abdomenera pasako da eta diafragma abdomenetarako adarrak izena hartuko dute, eskuinekoa kaba zainaren zulotik pasako da eta ezkerrekoa aldiz, tendoi zentruaren ezker aldetik.
Perikarditisa
aldatuPerikarditisa perikardioaren hantura eta irritazioa da. Baldintza normaletan perikardioaren bi geruzen artean, barrunbe perikardiakoan, likido lubrikatzaile kopuru txikia dago, baina perikarditisaren ondorioz bertan metatzen den likido kopurua handiagoa da eta honek isuri perikardikoa[9] eragin daiteke. Gehiegizko bolumenak perikardio barruko presioa handitu eta hau eskumako bentrikulukoaren parekoa edo altuagoa bihurtzen da. Presio aldaketa honek diastolea kolapsatzen du eta bihotz gastua murrizten da, bihotzak uzrkurgarritasuna galaraziz, funtzionamendua ez baita ona. Isuri perikardikoa sortzeaz gain, perikardioa loditzea, uzkurtzea eta kaltzifikatzea ere eragin dezake.
Perikarditisa gehienetan idiopatikoa[10] da eritasunaren zergaitia ezagutzen ez delako. Hala ere, askotan birusek sortutako infekzioen eraginez agertzen da perikarditisa, baita gaixotasun autoinmuneen eraginez. Beste batzuetan bakterioek eraginda edo gaixotasun sistemikoen ondorioz, hau da, minbizia, hipotiroidismoa, bihotz-ebakuntzak… Miokardioaren infartu bat sufritu ondoren perikarditisa agertzen bada, Dressler sindromea moduan ezagutzen da.
Patologia honen sintoma nabariena bularreko mina da, zakua hantura jasatzen duenean bi geruzen marruskadura ematen delako[11]. Perikarditisa infekzio baten ondorioz ematen bada, sukarra, hotzikarak edo izerdia ager daitezke. Halaber, eztula, akidura edo arnasteko zailtasunak azaltzea ohikoa da.
Pronostikoari dagokionez, gehienetan, pazienteen ibilbide klinikoa ona izaten da, eta hobetu egiten dira neurri desberdinak hartuz: atsedena, antiinflamatorio ez-esteroideoak dosi altuetan… Hala ere, perikarditis kronikoa eta perikarditis konstriktiboa duten pertsonak ere badaude. Azken hau perikardioaren lodiera eta zurruntasuna handitzean datza, mintza elastikoa izateari utziz eta zurruna bihurtuz. Honen ondorioz, bihotzak urkurtzeko duen gaitasuna galtzeko arriskua du arazo larriak sortuz, kirurgikoki tratatua izan arte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «1.8.1. Anatomia y fisiologia del pericardio» www.uninet.edu (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Pericardio - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Pericardio. 2020-05-22 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Epicardio. 2020-04-14 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Epicardio: Definición, Función, Membranas Pericárdicas y Trastornos Pericárdicos – Arriba Salud. 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ «Resumenes Medicina: Seno transverso del pericardio» Resumenes Medicina (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Plexo cardiaco | origen, ramas y función - Anatomia Topografica» Anatomía Topográfica 2019-03-23 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nervio frénico - Phrenic nerve - qaz.wiki» es.qaz.wiki (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Derrame pericárdico. 2020-04-13 (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pericarditis: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pericarditis aguda - Trastornos del corazón y los vasos sanguíneos» Manual MSD versión para público general (Noiz kontsultatua: 2020-10-14).